Goi-mailako doitasuna metrologia angeluarrean

10 November, 2016

IK4-Teknikerrek kalibrazio arras zehatzetarako mekanismo malguak dituen neurketa-gailua garatu du

 

IK4-Tekniker euskal zentro teknologikoak angelu-neurria duten sistemak kalibratzeko neurketa-gailu espezifikoa garatu du, industria, makina-erreminta, automobilgintza, zehaztapen-ingeniaritza eta eremu zientifikoa bezalako sektoreetan aurrera egitea erraztuz.

 

Metrologia funtsezkoa da jarduera zientifikoa eta industriala gauzatzeko. Neurketak egiteko tresnak ezinbestekoak dira teknologia berritzaileen garapenean aurrera egin ahal izateko. Horren harira, angeluak neurtzeko sistemez hornituta daudenak geroa eta ohikoagoak dira, eta horrek ezin argiroago bistaratzen du metrologia angeluarraren arloan eta ekipoen kalibrazioan berrikuntza bultzatzeko premia.

 

Doitasun handiko angelu txikiak sortzeko gailu bat da zentro teknologikoak garatu duen soluzioa, eta horretan integratu diren neurketa-sistema optiko desberdinei esker, posizio angeluarra ezagutzea ahalbidetuko du.

 

Bestalde, gailuak mekanismo malguak ditu, beste ekipo batzuetan erabiltzen diren beso-mekanismoen ordez. Horrela, neurria nabarmen murriztu eta eramangarritasuna errazten da, in situ kalibrazio oso zehatzak egin ahal izateko.

 

Espainiako Metrologia Zentroa (CEM) ekipoaren karakterizazio-prozesua egiten ari da gaur egun, horren prestazio zorrotzen harira.

 

Gailuaren garapena “EMRP SIB58 Angles” europar proiektuaren barruan gauzatu da. 2013an abiarazitako proiektu honen xedea, metrologiaren arloko erakundeen arteko elkargune bat sortzea da, ezagutzak partekatu eta sektorearen mesedeko soluzio berritzaileak bultzatzeko.

 

 

IK4-Tekniker-en aurkezpen bideoa

[embed_blog_up_euskadi id=”2″]

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow