4.0 prestakuntza pilulak Garaia berrikuntza gunean

15 March, 2017

Jakin nahi duzu zer den 4.0 Industria eta zeintzuk diren bere erreferentziazko teknologiak adibide errealen bidez? Martxoaren 30etik aurrera eta bi hilerik behin, Fabrikazio Aurreratuan interesatuta dauden ekintzaile eta enpresek “4.0 prestakuntza pilulak” hartu ahal izango dituzte Garaia berrikuntza gunean.

 

Jarduera horiek helburutzat dute Industry 4.0 kontzeptuaren atzean dauden gai zehatzak ezagutaraztea. Ordubeteko jardunaldi monografikoetan hainbat kasu industrial azalduko dira, bertaratuek ikus dezaten zenbateraino aplika dezaketen 4.0 industria beren negozioetan.

 

Martxoaren 30eko jardunaldia da lehenengoa eta sarrera moduko bat izango da; adibide errealen bidez erakutsiko da zer den 4.0 Industria eta zeintzuk diren bere erreferentziazko teknologiak.

 

Bi hilerik behin egingo diren jardunaldiak monografikoak izango dira, hots, teknologia bakoitzari buruzkoak. Hasteko, azalpen labur bat emango da teknologiaren oinarriei buruz, eta ondoren, aztertuko da posible den negozio errealetan aplikatzea, horretarako erakutsiko delarik nolako balio erantsia eman dien hainbat negoziori, eta beti ere bigarren mailan utziz alderdirik teknologikoena.

 

Izena eman nahi duzu?
Bete formulario hau