Nor gara

Euskadiko Nazioartekotze Agentzia – Basque Trade & Investment gara, Spri Taldeko elkarte publiko bat: Spri-ren nazioartekotze-zerbitzuak eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Nazioartekotze Zuzendaritza uztartzen ditu.Euskal enpresei zerbitzu hobea eman nahian malgutasuna eta bizkortasuna eskaintzeko asmo irmoarekin ekin diogu, orain arte abian zeuden zerbitzu guztiak erakunde bakarrean bateratzeak eragingo duen sinergien sendotasunarekin.

Enpresa batentzat nazioartekotzea funtsezkoa da hazkundea indartzeko, baita gaitasun berritzailea eta ekintzailea garatzeko ere.Nazioartekotzeko bokazioa duten edozein sektoretako enpresa-proiektuen garapenean 20 urte baino gehiago daramagu jarduten, aholkularitza oso-osoa eskainiz.

Esportazioak eta inportazioak sustatzeko, merkatu estrategikoetan posizionatzeko jardueren sustapenerako, salmenta- eta produkzio-inplementazioetarako aholkularitza teknikoa errazteko, eta alde anitzetako erakundeek finantzatutako proiektuetan laguntzeko zerbitzu pertsonalizatua da.Gainera, Euskadi Europako aliaturik onentzat jotzen duten atzerriko inbertitzaileei aholkularitza ere eskaintzen diegu.

Zure produktua atzerriko merkatuan sartzea pentsatzen ari bazara, finantzaketa behar baduzu, kontaktu komertzialak, tokian tokiko bazkideak edo zerbitzu espezializatuak behar izanez gero…Hementxe gauzkazu zure negozioa laguntzeko prest.

BasqueTraderen kanpo sarearen zerbitzuak

Enpresa bakoitzak duen nazioartekotze-mailan eta egoeran dauden aldeak oso nabarmenak dira.SPRIren nazioartekotze arloko lantaldeak, Kanpo Sare osoaren laguntzarekin, enpresa bakoitzaren neurrirako zerbitzuak eskaintzen ditu nazioartera jotzeko prozesu guztian:

Nazioartekotzea 3 urratsetan:

01

HASTAPENAK: ZURE ENPRESAK ORAINDIK EZ DU ESPORTATZEN

Enpresa esportaziorako prest dagoen eta horretarako duen potentzial erreala aztertzen dugu, zein merkatu eta herrialde diren egokienak ikertzen dugu, prozesurako sortuko diren beharrak planteatzen ditugu, eta nazioarteko merkatuan jarduerari ekitea errazten dugu zure enpresarentzako plan erreal eta fidagarriarekin.

02

SENDOTZEA: ZURE ESPORTAZIOAK AREAGOTZEA

Helburu-merkatuetan noizbehinkako jarduerak burutu badituzu eta bertan zure presentzia finkatu nahi baduzu, esportaziorako jarduera sendotzen lagunduko dizugu, merkaturatze-kanal egonkorrak garatuz.Horretarako, zure negoziora egokitzen den enpresa-egitura egokiena bilatuko dugu.

03

INPLEMENTATZEA: ZURE NAZIOARTEKO POSIZIONAMENDUA SENDOTZEA

Zure esportazioek jarraitutasuna eta egonkortasuna izan dezaten, zure presentzia sendotzen lagunduko dizugu, xede-merkatuan zure enpresaren posizionamendua finkatuko duten merkaturatze- edo ekoizpen-egiturak sortuz.

Alderdi anitzekoak

Euskal enpresentzako nazioarteko eta alde anitzeko proiektuetan parte hartzea bultzatu eta erraztera bideratutako ekimena, Euskadik lehiakortasunean eta eskualdearen garapenean garatu dituen politika publikoen esperientzia aprobetxatuz.

Ekimen honen  helburua, euskal enpresentzat nazioartean negozio-aukerak sortzea da, bereziki zerbitzu aurreratuen sektorean, eta horretarako oinarria, politika publikoen esparruan Euskadik eta bere erakundeek nazioartean duten prestigioa eragin eta hobetzea izango da.

EUSKAL ENPRESENTZAT

  • Alderdi anitzeko merkatuan dauden aukerak antzeman
  • Alderdi anitzeko Garapen Erakundeek ateratako lizitazioetara aurkeztuko diren enpresei laguntza eman
  • Alderdi anitzeko Garapen Erakundeetara jotzeko bideak eskaini.
  • Ekimen publiko/pribatuetan parte hartu.

ALDERDI ANITZEKO GARAPEN ERAKUNDEENTZAT

  • Nazioarteko sareetan eta gaikako jardunaldietan parte hartu.
  • Berariazko lankidetza-hitzarmenak.

BESTELAKO ERAKUNDE PUBLIKOENTZAT

  • Bisitan datozen aztertzaileei harrera
  • Training.
  • Aholkularitza teknikoa..
  • Mentoring instituzionala..
  • Erakundeen arteko aliantzak..

Finantziazioa. Alderdi anitzeko Erakundeen esparruko Lizitazioetarako Aholkularitza.

I. FASEA
Ebaluazioa eta estrategia:

  • Enpresak duen potentzialaren azterketa
  • Nazioartekotze Plana egin
  • Lotutako proiektuen finantziazioa

II. FASEA
Negozioen prospekzioa eta bilaketa

  • Alderdi anitzeko merkatuen behatokia.
  • In situ aurkezpena, ikuspuntua posizionamendu aktiboan eta aukeren prospekzioan jarrita.

III. FASEA
Merkataritza jardueretarako laguntza

  • Alderdi teknikoak argitzeko bitartekaritza
  • Eskaintzaren Berrikuspen Teknikoa
  • Tokian tokiko bazkideekin negoziatzeko laguntza
  • Proiektuaren finantzaketa-ziklorako laguntza, Alderdi anitzeko erakunde pribatuetako leihatiletan.
  • Ezarpen iraunkorretako jardueretarako laguntza
  • Agenda/Bileren antolaketa

2013an Munduko Bankuak eragile pribatuen sarean sartu zigun, Euskadiko sektore pribatuarekin lotura egin zezan.

Sare hori 106 herrialdetako 156 enpresa-erakundek osatzen dute