Lizitazioetarako euskal plataforma

Industria berria lehiatzeko prest

Eusko Jaurlaritzak etaSpri, Enpresa Garapenerako Euskal Agentziak, Lizitazioetarako Euskal Plataforma sortu dutealderdi anitzeko erakundeek finantzatutako lizitazio publikoetan enpresen parte hartzea sustatzeko asmoz.

Industrializazioak indar handia duen ekonomia globalizatuan lehiakortasuna areagotzeko lasterketan murgildu da Euskadi, eta eskaintzen duen kalitate-mailari esker Europako lehen tokietan kokatu gara. Euskal industriak eraginkortasunaren, teknifikazioaren  eta nazioartekotzearen alde apustu sendoa egin du, erakundeek garatutako industria-politikaren laguntzarekin. Laugarren industria-iraultza deitu zaion esparruan bikaintasuna areagotzeko, material berriak menperatzeko, produktu propioen diseinu eta garapena egiteko, balio erantsi altuko zerbitzuak barneratzeko, EIKTak txertatzeko eta balio-kateekin bat egiteko lanetan dihardute Euskadiko enpresa industrialek.

Eta hori horrela, berrikuntzaren aldeko apustua da Euskadiren nortasun-ikurra. Apustu horrek Europan nahiz mundu osoan aintzatespena eta baliabideak jasotzea ekarri digu.