Internazionalizazio bekak. BEINT 2018

Helburua

Gazte tituludunak trebatzea, eta horretarako, ezagutza akademikoa eta kanpoko merkatuen inguruko esperientzia praktikoa eskaintzea, organismo sustatzaileen eta internazionalizatutako enpresen bitartez mugikortasuna ahalbidetuz. EAEko enpresei aukera ematen die behar bezalako prestakuntza teknikoa daukaten eta askotariko ingurune kulturaletan jardutera ohituta dauden pertsonak eskuragarri edukitzeko.

Nori zuzendua

100 gazte tituludun, ahal bada kudeaketa profila eta profil teknikoa daukatenak. Internazionalizatutako enpresak.

Deskripzioa

  • Hamabi hilabete irauten duen bulego fasea (kanpo sarea, ekonomia eta merkataritza bulegoak…): bekadunak jasotzen duen zuzkidura, berez, garraio, mantenu, ostatu, bisa eta abarreko gastuetarako da, eta destinoaren arabera kalkulatzen da. Bekadunak, gainera, estaldura dauka osasun, istripu, bidaia eta erantzukizun zibileko gastuetarako.
  • 8 hilabete irauten duen enpresa fasea: bekadunaren zuzkidura berdina da. Dena den, enpresak esleitutako destinora joan-etorria egiteko bidaia gastu bat ordaintzen du eta, hala badagokio, baita bisa lortzeko gastuak ere.

Baldintzak

Enpresentzat: Atzerrian ezarrita egotea / Prestakuntza plan bat lantzea / Tutore bat identifikatu eta izendatzea /  BEINT programan kolaboratzen duten erakundeen departamentu webguneko datu basean izena ematea.
Laguntza eskatu