GLOBAL TRAINING 2018 Beka Programa

Helburua

Unibertsitate titulua nahiz LHko goiko mailako titulua daukaten gazteen mugikortasun internazionala indartzea, eta horretarako, atzerrian ezarrita dauden atzerriko zein EAEko enpresetan praktika profesionalak egitea.

Nori zuzendua

Unibertsitate titulua nahiz LHko goiko mailako titulua daukaten gazteak, espezialitatea edozein dela ere. LHko gazteek atzerrian ezarrita dagoen EAEko enpresa batean egin ahal izango dituzte praktikak.

Deskripzioa

Zuzkidura kalkulatu da garraioa eta 6 hilabeteko ostatua, mantenua, bisa eta halako gastuak ordaintzeko. Ez da destinoaren araberako bereizketarik egiten. Modu osagarrian, laguntza mediko, istripu eta bidaia aseguru bat ematen die programak bekadunei.

Entidades colaboradoras

Urtero lehiaketa bidez hautatzen diren erakunde laguntzaileen bitartez kudeatzen da programa. Normalean: Novia Salcedo Fundazioa / EHU-UPV / MU eta Deustuko U aliantza / IKASLAN eta AFM aliantza / HETEL, CONFEBASK eta ADEGI aliantza / Merkataritza Ganberen aliantza / Gizarte Segurantzako Sustapena eta GARAPEN aliantza. Lehiaketa fasean erakundeei dagokie atzerriko enpresetan praktikak egiteko aukera ematea. Erakundeen lehiaketa gidatzen duen elementu objektibo bat, publikoki zuzkitutako 6 hilabeteak beste 6 hilabete gehigarrirekin luzatzeko aukera eskaintzea da.
Laguntza eskatu