Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 14 uztaila, 2022 Basque Trade & Investment Nazioartekotzea ASEAN

Singapurreko enbaxadorea Euskadi bisitatu du Lankidetzarako aukerak identifikatzeko

Singapur interes estrategiko bereziko helmuga da euskal enpresentzat, 'ASEAN' beste merkatuetara bideratutako ‘HUB Herrialde’ abiarazlea delako
Embajadora Singapur Basque Trade

Ms. Chua Kheng Yeng Jennie Singapurreko enbaxadoreak Euskadi bisitatu du herrialde hartako Kanpo Arazoetako Ministerioaren ordezkariarekin, Ms. Michelle Tan, eta ‘Enterprise Singapore’-eko Europako Mendebaldeko eta Ameriketako zuzendaria den Ms. Adeline Tay, batera.

Basque Trade, SPRI Taldea Nazioartekotzeko Agentzia, ordezkaritzarekin bildu zen, bi herrialdeen arteko aldebiko harremanak eta elkarrekintza publiko-pribatuko bide posibleak aztertzeko. Bilera horren emaitza, Lankidetza Akordio baten zirriborroa izango da.

Embajadora Singapur Basque Trade

Zibersegurtasuna, transformazio digitala, trenbide-azpiegiturak, fintech, nekazaritza-elikadura eta elikagaien segurtasuna, dira euskal enpresentzat negoziorako eta inbertsiorako aukera handienak eta onenak izan daitezkeen arloetako batzuk. Hain zuzen ere, sektore hauek Basque Tradek Singapurren duen bulegoa oso gertutik jarraitzen ditu eta bertatik Asiako hego-ekialdeko ekonomietarako sarbidea errazteko euskarri integrala eskaintzen da.

Azpimarratzekoa da Eusko Jaurlaritzarentzat Singapur 2021-2024 aldirako Industria Garatzeko eta Nazioartekotzeko Planean aurreikusitako interes estrategiko bereziko helmuga dela. Izan ere, HUB herrialde bat da, eta, bertatik, gure enpresa-sareari beste ASEAN merkatu batzuetara sartzea errazten zaio, hala nola Thailandiara, Indonesiara, Malaysiara, Singapurrera edo Filipinetara, baita Vietnamera, Brunei, Darussalamera, Kanbodiara, Laosera eta Myanmarrera ere.

Euskadiko egonaldian, Basque Traderen eskutik, ordezkaritza instituzionalak hainbat bilera egin zituen euskal ekonomiaren pultsua hartzeko: horixe izan zen CONFEBASKen egindako topaketaren helburua. Hiru erakundeak hiru euskal enpresaburuen elkartetan biltzen dituen patronala da CONFEBASK: Gipuzkoako Enpresarien Elkartea (ADEGI), Bizkaiko Enpresarien Konfederazioa (CEBEK) eta Arabako Enpresarien Elkartea (SEA).

Zamudion Parke Teknologikoen Sarea ezagutu zuten, Euskadiko garapen sozioekonomikorako funtsezko azpiegitura. Bere espazio ugariek ekosistema teknologiko-enpresarial garrantzitsua osatzen dute, euskal eta nazioarteko talentuaren zati handi bat biltzen duena.

Eta beste bisita interesgarri bat Tecnaliaren egoitzara egin zen. Tecnalia erreferentziazko ikerketa eta garapen teknologikoko zentroa da Europan, eta teknologia gure herriarentzat aberastasun bihurtzea du helburu. Bere instalazioetan, enbaxadoreak eta bere langileek, Fabrikazio Adimendunaren, Eraldaketa Energetikoaren, Mugikortasun Jasangarriaren eta Hiri Ekosistemaren garapenen esparruak ezagutu ahal izan zituzten.

 

Embajadora Singapur tecnalia Basque Trade

Lotutako albisteak

14 Marzo, 2024 Basque Trade & Investment
Kanpo merkataritzari buruzko prestakuntza behar duzu? Eman izena lehenbailehen nazioartekotzeko BEINT beketan
Irakurri gehiago
BasqueTrade Hidrógeno 13 Marzo, 2024 Basque Trade & Investment
Euskadi eta Herbehereak, Bilbon, hidrogeno berdearen erronkei aurre egiten
Irakurri gehiago
5 Marzo, 2024 Basque Trade & Investment
Euskadiko ehun enpresa inguruk ezagutu dituzte Estatu Batuetako negozio-aukerak
Irakurri gehiago
22 otsaila, 2024 Basque Trade & Investment
BasqueTradek energia sektorearen Australiako aukerak aurkeztuko ditu
Irakurri gehiago
21 otsaila, 2024 Basque Trade & Investment
Basque Trade & Investment-ek enpresen arteko networkinga sustatuko du sektore eolikoan Wind Europe 2024 topaketan
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak