Nazioartekotzeko Euskal Agentziak jardunaldi bat antolatu du apirilaren 2an Bilbon
Datorren apirilaren 2an euskal enpresek Asia hego-ekialdeko negozio-aukerak ezagutuko dituzte SPRI Taldean integratutako Nazioartekotzeko Euskal Agentziak bere Bilboko egoitzan antolatu duen jardunaldian. Agentziako zuzendari Ainhoa Ondarzabalek emango dio hasiera ekitaldiari eta bertan izango dira Vietnam, Filipinar Uharte, Indonesia, Malaysia eta Tailandiako enbaxadoreak.
Jardunaldian orobat aurkeztuko da Basque Trade & Investment lizitazio plataforma, enpresei atzerriko proiektuak eskuratzen laguntzeko tresna.
Erakunde publikoak proiektu interesgarriak identifikatu ditu Asia hego-ekialdean ingeniaritza, aholkularitza, obra zibil eta teknologia arloetako enpresentzat, batik bat sektore hauetan: garraioa, energia, ingurumena eta ura eta saneamendua. Ekitaldi horretan aurkeztuko dira hain zuzen Agentziak (Euskadiko eta Singapurreko bulegoetan) eskuartean dauzkan proiektuak.
Euskadiko Nazioartekotze Agentzia iaz sortu zen Eusko Jaurlaritzak arlo horretan dauzkan gaitasunak eta aktiboak integratu eta sendotzeko, eta bere ekintzaren eraginkortasuna, kalitatea eta irismena hobetzeko. Nazioartekotze arloko programa eta zerbitzuen arteko bereizketa funtzionala desagerraraziko da horrela, enpresen premia zehatzei hobeto egokituz.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?