The meeting point


The meeting point 2017

4. Edición
Etorkizun adimenduna eraikiz

SPRI / Basque Industry 4.0 / The meeting point

Basque Industry 4.0. The Meeting Point

 

Azken urteotan Eusko Jaurlaritzak bere Espezializazio Adimenduneko Estrategia (RIS3) definitu du, zeinaren bidez finkatzen baititu, besteak beste, espezializazio produktiboko arloak, oinarritzat hartuz Euskadiko ehun industriala eta gaitasun teknologikoak. Fabrikazio Aurreratuarena da arlo horietako bat, eta Eusko Jaurlaritzak arlo horri zuzendutako estrategia espezifiko bat garatu du: Basque Industry 4.0.

“Industria 4.0 terminoak 4. iraultza industriala adierazten du. Antolakuntza eta kontrol maila berri bat, arlo guztietara hedatzen dena: eskaeretatik hasi eta produkziora, entregara, euskarrira, mantenimendura eta azken birziklapenera”.

4. iraultza industrialaren oinarria da informazioa modu adimentsuan atzematea eta lantzea denbora errealean balio-katea osoan eta produktuen eta produkzio-sistemen bizi-ziklo osoan, horrela erantzuteko bezeroen pertsonalizazio eskaera gero eta handiagoari.

Basque Industry 4.0 kongresua 2014an hasi zen eta une honetan diziplina anitzeko ekitaldi bat da, zeinetan elkarrekin konbinatzen diren estrategia, iritziak, teknologia, esperientzia eta tailerrak, eta non harremanak sustatzen diren. Ezaugarri horiekin, ekitaldi egokia bihurtzen da edozein sektoretako enpresentzat. Berdin interesgarria da unibertsitateentzat, teknologia-zentroentzat, aholkularitzako eta ingeniaritzako enpresentzat, administrazio publikoarentzat eta industria arlora bideratutako zerbitzu enpresentzat, eta, funtsean, laugarren iraultza industrialaren alderdi guztiak hurbiletik ezagutu nahi dituen edonorentzat.

Berriak

Dagoeneko 1.000 lagun baino gehiagok eman dute izena “Basque Industry 4.0”ren laugarren edizioan, oraindik hilabete eta erdi falta denean ekitaldirako

“Basque Industry 4.0-The Meeting Point 2017” ekitaldia Kursaalen egingo da azaroaren 22an.

Alemania eta Euskadiren arteko elkarrizketa 4. iraultza industrialari buruz. Euskadi Europaren abangoardian

Arantza Tapia Hortaz, Wahlster jauna, zure iritziz zein da egun Alemaniako gairik garrantzitsuena? Zeintzuk dira 4.0 Industriaren helburu na