4.0 teknologiak


Euskal industria-sarearen garapena, batik bat, bi mugarri estrategikotan oinarritu da azken hiru hamarkadetan: kluster politiketan eta Euskadiko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planean (ZTBP).

Klusterrek kohesioa eman diete produkzio-jardueren konplexutasunari, eta ZTBPk Fabrikazio Aurreratua garatzearen aldeko apustua egin du, ulertu baitu funtsezko elementua dela industriaren lehiakortasuna mantentzeko eta balio erantsi handiena duten merkatu nitxoetan posizionatzeko.

Fabrikazio Aurreratua da, hain zuzen, Euskadiko Espezializazio Adimenduneko Estrategiak (RIS3) aukeratutako lehentasunetako bat, eta horrelaxe islatzen da egun indarrean dagoen Euskadiko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planean (ZTBP2020).

Basque Industry 4.0 – Fabrikazio Aurreratuko Estrategia zabaltzeko, Euskadik badu 2015eko ekainaz geroztik lankidetza publiko-pribatuko espazio bat, non enpresa, zientzia eta teknologia arloetako eta erakundeetako eragile nagusiak, elkarrekin diseinatzen, garatzen eta aplikatzen ari baitira euskal industria-sarea eraldatzen lagunduko duten ekintzak.

“Basque Industry 4.0” Fabrikazio Aurreratuko Estrategia hedatzeko Pilotatze Taldea martxan jarri zen lehen urtean, kluster eta agente teknologikoez osatutako lantalde publiko-pribatuak azterketa bat egin zuen sektorearen premia teknologikoak ezagutzeko eta lehentasunen arabera ordenatzeko. Analisi hori egiteko, euskal manufaktura industriako sektoreen %60 inguru kontsultatu ziren. 

 

Premia horien artean 4 ildo teknologiko identifikatu ziren, funtsezko 22 teknologiatan banakatuta, beti ere irizpidetzat harturik eragina izatea industrian eta sektore anitzetan. 22 teknologia horietatik euskal estrategiak lehentasuna eman zien industrian eskaera handiena zuten 10 teknologiei. 

Dagoeneko eskuratu daitezke 4.0 industriako lehenengo 70 produktuak, gehienak Basque Industry 4.0 estrategiarentzat lehentasunezkoak diren 10 teknologiei dagozkienak.

Material Aurreratuak

  • Material aurreratuentzako lotuneak
  • Composite-en fabrikazio automatizatua
  • Materialentzako prozesu eraginkorrak
  • Azalera aurreratuen teknologiak
  • Bizi-zikloaren kudeaketa
  • Nano-materialak

Fabrikazio sistema malgu, adimendun eta eraginkorrak

  • Zeregin anitzetarako makina hibridoak
  • Produkzio sistema adimendunak
  • Datuak kudeatzeko sistemak
  • Monitorizazio sistema integratuak
  • Programazio intuitibo eta multimodala
  • Gizaki-makina elkarreragina
  • M2M komunikazioa
  • Hornikuntza-kate adimenduna

Energia eraginkortasuna

  • Energia kudeatzeko sistemak
  • Energia kontsumoa monitorizatzeko sistemak
  • Energia berreskuratzeko sistemak

Fabrika digital eta konektatua

  • Fabrika birtuala
  • Mantenimendu prediktiboko sistemak
  • Ikuskaritza eta neurketa integratuak
  • Unitateen trazagarritasuna
  • Denbora errealeko datu zerbitzuak

4.0 aktiboak

Basque Industry 4.0 aktiboen katalogoa
euskal enpresen eskura.

Ikusi 4.0 aktiboak

Bete inprimakia

Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sareko kide bazara,
eta produktuen katalogoan sartu nahi baduzu,
bete formulario hau eta deituko dizugu.