BOIP 4.0. Basque Open Industry Platform


BOIP-LA FÁBRICA EXTENDIDA

BOIP (Basque Open Industry Platform) Basque Industry 4.0 estrategiaren esparruan garatzen ari den ekimen bat da, enborreko jarduera delarik antolakundeetan sistema digitalak txertatzen laguntzeko orduan.

 

BOIP 4.0 industriako inter-operagarritasunerako plataforma ireki bat da, zeinaren helburua baita elkarri konektatzea negozio prozesuetako, sistemetako eta dispositiboetako datuak, eta zerbitzu digital berriak eraikitzea industria arloko ETEentzat.

 

BOIP lankidetza irekiko plataforma da, enpresen eraldaketa digitala azkartzen duena, eta helburutzat du balioan jartzea datu digitalizatu, kudeatu eta partekatua, industriako negozio eredu tradizionala hobetzeko eta negozio eredu digital berriak sortzeko.

 

ZER ESKAINTZEN DU BOIPek?

BOIPek balioan jartzen ditu datuak, kudeaketa adimendunaren bidez. Datuek azkar zirkulatu behar dute gauzen, dokumentuen eta pertsonen artean.
Datuen Kudeaketa Adimendunari esker, balio erantsidun zerbitzu berriak eskain dakizkieke bezeroei, digitalizaziorantz aurrera doan merkatu globalean. Datuak eta datuei balioa ematea da 4.0 industriaren giltza.

 

BOIP gai da, estandarretan oinarriturik, mota desberdinetako informazioa konektatzeko (datuak eta dokumentuak). Informazio hori iturri askotatik etor daiteke, hala nola negozio prozesuetatik, IKT sistema eta produktuetatik (ERP, MES, e.a.) eta tokiko elementuetatik (IoT plataformak, sentsoreak, konektatutako makinak, konektatutako produktuak, e.a.), zeintzuk enpresa barrukoak nahiz enpresa artekoak (balio katea bezeroekin eta hornitzaileekin) izan baitaitezke.

 

Arquitectura Núcleo Propuesta - BOIP

 

BOIP ZERBITZUAK

BOIPen eskaintza globala da eta ondoko hauek barne hartzen ditu:

    • Ibilbide orri bat, ETEan “4.0 ekintzak” garatzeko aukerekin.
    • Jardunbide egokien edo aztertzeko moduko kasuen erreferentziak, sortutako ekintzak alderatzeko.
    • Hornitzaile edo produktuen zerrenda, lehentasuna emanez BOIPek homologatutakoei, baina erabakitzeko gaitasuna mugatu gabe.
    • BOIPren inguruan dauden proiektu pilotuetan edo erreferentziazko proiektuetan kolaboratzeko eskaintzak.
    • Prozesuetako Datuen Kudeaketa, produktuaren adimena eta produktu-zerbitzu serbitizazioa indartzeko aliantza eskaintzak.





HARREMANETARAKO:

GAIA 902540321

 

Harpidetu zaitez gure
newsletter-ak jasotzeko

Ezagutu euskal industria berriari buruzko
albisteak, laguntzak eta ekitaldiak