Robotika Kolaboratibo eta Malgua


Robotika Kolaboratiboaren eta Malguaren esparru honek helburutzat dauka erantzun integrala ematea automatizazio eta robotika arloetako konponbideen Euskadiko balio-katean parte hartzen duten enpresen premiei. Aukera paregabea industria-ehunaren lehiakortasuna eta langileen gaikuntza hobetzeko.

Testuingurua

  • Gero eta produktu pertsonalizatuagoak behar direnez, serieak ere gero eta laburragoak dira, baita unitate bakarrekoak ere.
  • Modulartasunaren eta malgutasunaren eskaera gero eta handiagoa da.
  • Fabrika seguruak, non langileek ez baitute egiten osasuntsua ez den zereginik.
  • Eskulanaren zahartzea, eta lana egoki egin beharra etengabe eboluzionatzen duen lanpostu batean.
  • Lehiakortasuna mantentzeko, operazio berri eta konplexuak automatizatu behar dira.
  • Egungo konponbideek muga handiak dituzte, eta hori dela medio, automatizatzeko eskaerak ez dira ekonomikoki bideragarriak.

Azeleragailua

Espazio bat teknologia eta abangoardiako ezagutza eskuratzeko.

  • Ingurune industrial erdi-egituratuetan integratutako robotika, pertsonekin batera existitzen dena.
  • Aldaketetara egokitzea prozesuetan eta ingurunean.
  • Gaitasun handiak eskaintzea industria arloan: eraginkortasuna, disponibilitatea, fidagarritasuna eta kostua.
  • Eta urrunetik konektatzeko gaitasunak (lainora), zeregin hauek errazteko: laguntza teknikoa, jarraipena, akatsak aurreikustea, egokitzapena/birprogramazioa.

iconos spri contacto-formulario
Contacta directamente y te llamamos





4.0 aktiboak

Basque Industry 4.0 aktiboen katalogoa
euskal enpresen eskura.

Ikusi 4.0 aktiboak