Basque Industry 4.0


4.0 estrategia

Basque Industry 4.0 ekimenak honako apustuak egin ditu: ekoizpen-sistema eta baliabideetan adimena txertatzea, sortzen ari diren teknologia eta gaitasunak produktu eta prozesu berrietarako baliatzea, material aurreratuak balio erantsi handiagoko konponbideetan edo prozesu hobetuetan txertatzea, erabilitako baliabideen eraginkortasun eta iraunkortasuna eta balio erantsi handiko zerbitzuak integratzea.

Azken urteetan, Eusko Jaurlaritzak RIS3 izeneko Espezializazio Adimendunaren Estrategia definitu du. Beste elementu batzuen artean, honakoak markatzen ditu: industria-sarean eta Euskadiko gaitasun teknologikoetan oinarritutako produkzio espezializazioak. Arlo horietako bat Fabrikazio Aurreratua deritzona da. Horretarako, Eusko Jaurlaritzak estrategia espezifiko bat garatu du, Basque Industry 4.0 estrategia, hain zuzen.

Lurralde mailako estrategia bat eraikitzeko ezagutza zientifiko eta teknologikoak behar dira, baina ez hori bakarrik; merkatuko ezagutzak eta ekintzaile gaitasunak ere behar dira. Hau da, lurralde mailako estrategia parte-hartze prozesu baten emaitza da; horretan parte hartzen dute administrazio publikoek, enpresa komunitateak, mundu akademiko eta ezagutzaren munduak eta gizarte zibilak. Horrela eraiki da Fabrikazio Aurreratuaren Estrategia.

Estrategia horren lehentasunak honakoak dira: produktu berrien sorkuntzan ekarpenak egitea, material berriak gehitzea eta espezializazio sektoreen fabrikazio-prozesuetan hobetzea.

Basque Digital Innovation HUB

Ekosistema digitala eta harreman-eredua garatzeko estrategia.

Euskadin Instalazio Sare bat sortzen ari da, Fabrikazio Aurreratuarekin (Advanced Manufacturing) esperimentatzeko eta berrikuntza digitalak proban jartzeko.

DIH delako hori Competence Center-en sare bat da, digitalki konektatuta dagoena eta elkarrekin biltzen dituena I+G-ko azpiegiturak, ildo pilotuak eta Advanced Manufacturing sektoreko arlo desberdinetan espezializatutako aditu teknikoak.

Sareak hainbat jabe ditu, besteak beste, enpresak, I+G-ko zentroak, Lanbide Heziketako Zentroak eta Unibertsitateak, eta eskualdeko erakunde publikoen laguntza jasotzen du.

Ekimen honek helburutzat du enpresa industrialei –batik bat ETEei- behar dituzten gaitasun teknologikoak ematea 4.0 Industriaren erronkei aurre egiteko.

Sare horixe erabiliko da I+G-ko proiektuak garatzeko, proiektu industrialak eskalaz igotzeko, puntako teknologiak erakusteko, eta startup-ei prestakuntza eman eta azeleratzeko.

4.0 aktiboak

Basque Industry 4.0 aktiboen katalogoa
euskal enpresen eskura.

Ikusi 4.0 aktiboak

Fabrikazio Aurreratuko Zentroak

eolico

Aeronautikako FAZ

Aeronautikako Fabrikazio Aurreratuko Zentroa (CFAA) gure industria ehunera transferentzia azkarreko garapen mailetan fabrikazio aurreratuko teknologiak garatu ahal izateko helburuarekin sortu da, betiere ekonomian gakoa den sektore horretara bideratuta. Zentroa baliagarri da hainbat eragile eta enpresa elkartu eta lanean elkarrekin aritzeko, hau da, gaitasun, interes eta ibilbideak dituzten motor aeronautiko eta estrukturalaren osagaien sektoreko eragileak batu eta lan egiteko.

Zentroaren parte hartzeak eta UPV/EHUren eta Aeronautikako Fabrikazio Aurreratuko Tekniken Garapenerako Enpresa Elkartearen zentro misto gisa sortu izanak, aukera ematen dute ekoizpen aeronautikoaren helburuko aplikazioetarako ikuspegi batekin lan egiteko, ahaztu gabe fabrikatzeko teknologia aurreratuei buruzko ezagutzaren sorrera, erabilera eta puntuan jartzea.

CFAAren xedea teknologien garapena sustatzea da, epe laburrera proiektuko bazkide diren enpresen prozesuetan eta, orokorrean, inguruko industrian aplikatu ahal izateko modukoak.

Ideia hori abiapuntu hartuta, sarritan unibertsitate eremukoak diren garapen teknologikoko mailak (MRL, Manufacturing Readiness Level 2 eta 5 bitartean) gerturatu nahi dira eremu adierazgarrietako prestaketa mailetara (MRL, 6-8), enpresen ekoizpen-beharrizanetara hurbiltzen direnak, hain zuzen. Ezagutza aplikatzea da proiektu eta zentro hauen xede nagusietako bat.

windbox

CFA Eólico – Windbox

Energia Eolikoko Aurreratuko Zentro aitzindaria da. Horri esker, sektore eolikorako produktu eta azpisistemen Euskadiko hornitzaileen posizionamendu teknologiko eta lehiakorra hobetu egingo da eta garapenen saiakuntza funtzionamendu errealaren antzeko baldintzetan egin ahal izango dute, prototipoak balioztatu eta optimizatu eta merkatuan erraz eta modu seguruan sartzeko.

WINDBOX proiektuaren helburuak honakoak dira:

  • Energia eolikoaren CoE (cost of energy) murriztea, euskal hornitzaileek garatutako aerosorgailuen azpisistema kritiko eta osagaien hobekuntzaren bidez.
  • Euskal enpresentzako ekipamendu teknologikoki aurreratuak lortzeko laguntza. Horri esker, lehiakide globalen artean bereizteko aukera izango dute eta OEM fabrikatzaileen aurrean posizionamendu eta sinesgarritasun handiagoa lortuko dute.
  • Balio erantsi handiagoa balioztatzea: Errealitatearen oso antzeko baldintzetan lan egitea, erakunde independente baten balioztatzea eta ez saltzailearena berarena, sistema osatuagoen balioztatzea eta ez sistema isolatuena.
  • Makina mota guztietarako osagaien saiakuntzak, posizionamendu estrategiko batera bideratuta, on-shore eta off-shore, 8-8 MX aerosorgailu eredu berrien hornitzaile gisa.
    Euskal ekoizleen potentziala eta garapenerako gaitasuna proiektatzea eta Euskadi sektore horretan posizionatzea.
  • Euskal ekoizleen potentziala eta garapenerako gaitasuna proiektatzea eta Euskadi sektore horretan posizionatzea.

BIND 4.0. azelerazio programa

Bind 4.0 azelerazio programa publiko-pribatu bat da. 24 asteko iraupena dauka eta Euskadin izango da. Enpresa kolaboratzaileek talentua eta teknologia ekarriko dituzte, lehenengo faseetan dauden eta enpresak definitutako profila betetzen duten Industry 4.0 eremuko startup konpainien hautaketa eta kontratazioaren bidez.

Startup konpainiek kontratu erreal bat lor dezakete Industria 4.0 esparruan erreferentziazkoa den industria arloko enpresa batekin.

Lehenengo edizioko enpresa parte-hartzaileak: ABB, Grupo Alcor, CAF, Cie Automotive, Danobat Group, Euskaltel, Fagor Ederlan Taldea, Iberdrola, ITP, Maier, Mercedes-Benz Vitoria, Michelin, Nem Solutions, Repsol- Petronor, Grupo Ulma.

Lehenengo edizioko startup parte-hartzaileak: Addimen Bizkaia, Algo Engines, Bigda Solutions, Bihartech, CreativiTIC Innova, DeciData, Embeblue, Glartek, HÙPI, Innovae Augmented Reality, Irisbond, Kontakt.io, Zylk Industry.

Basque Industry 4.0. The Meeting Point

Basque Industry 4.0 kongresua 2014an hasi zen eta une honetan diziplina anitzeko ekitaldi bat da, zeinetan elkarrekin konbinatzen diren estrategia, iritziak, teknologia, esperientzia eta tailerrak, eta non harremanak sustatzen diren. Ezaugarri horiekin, ekitaldi egokia bihurtzen da edozein sektoretako enpresentzat.

Berdin interesgarria da unibertsitateentzat, teknologia-zentroentzat, aholkularitzako eta ingeniaritzako enpresentzat, administrazio publikoarentzat eta industria arlora bideratutako zerbitzu enpresentzat, eta, funtsean, laugarren iraultza industrialaren alderdi guztiak hurbiletik ezagutu nahi dituen edonorentzat.