Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 6 Marzo, 2018 Digitalizazioa Finantziazioa Zibersegurtasuna Araudia Basque Cybersecurity Center (BCSC) Enpresa digitala Industria adimenduna Smart Industry Programa

SPRI Taldeak jakinarazi du abian jarriko duela Zibersegurtasun Industrialerako lehen laguntza programa

 

Beraizik zuzenduta dago enpresa industrialetan zibererasoetatik babesteko sistemen konbergentzia eta integrazioa lantzen duten proiektuei.

Zibersegurtasun arloko erakunde eta enpresak zibersegurtasun industrialari buruzko IndusSec kongresuan.

SPRI Taldeko zuzendari nagusi Alex Arriolak gaur jakinarazi du abian jarriko dela Zibersegurtasun Industrialerako lehen laguntza programa, manufakturako enpresa industrialetako IT/OT inguruneetan (Information Technology/Operational Technology) zibererasoetatik babesteko sistemen konbergentzia eta integrazioa lantzen duten proiektuei zuzendua dagoena.

Arriolak nobedade horren berri eman du Basque Cybersecurity Centre-k (BCSC) eta SPRI Taldeak antolatutako IndusSec2018 Kongresuan, zeinaren helburua baita ingurune industrialetako zibersegurtasunari buruzko ideiak, esperientziak eta kasu arrakastatsuak trukatzea.

Zibersegurtasun Industrialerako laguntza-programak 600.000 euroko zuzkidura izango du aurten, eta %50eko finantzaketa emango du hardwarean eta softwarean eginiko inbertsioak nahiz aholkularitzako edota ingeniaritzako gastuak estaltzeko, proiektu bakoitzak 18.000 euroko diru-laguntza jasoko duelarik gehienez.

Eusko Jaurlaritzak programa hori bultzatu du, konpromisoa hartua duelako zibersegurtasun industrialarekin eta konpromiso hori betez Zibersegurtasunerako Euskal Zentroa sortu zuelako joan den urrian. Javier Diéguezek, BCSCko zuzendariak, hitzaldi bat emango du kongresuan.

 

Congreso de ciberseguridad IndusSec2018
IndusSec2018 Kongresua

 

IndusSec kongresua Hernaniko Ideo-Orona eraikinean egiten ari da, eta bertan bildu dira Europa osoko adituak, hala nola: iHacklabs enpresako Samuel Linares, Europako Batzordeko ebaluatzailea, CIIP aditua ENISAn eta ISACAko Global Task Force Security erakundeko kidea; Edorta Echave, zibersegurtasun industrialeko ingeniaria eta aholkularia Innotec System enpresan, eta Zibersegurtasun Industrialeko Zentroko koordinatzailea; eta Ignacio Álvarez, Komunikazio eta Zibersegurtasun Industrialeko zuzendaria Siemens enpresan. Aditu horiek hizpide hartuko dute zergatik den garrantzitsua zibersegurtasun industriala gure enpresen lehiakortasunerako eta bideragarritasunerako, zeintzuk diren OT segurtasuna eta IT segurtasuna bereizten dituzten alderdiak, eta zergatik den zibersegurtasuna digitalizazioa ahalbidetzeko elementu bat.

 
Era berean, IndusSec kongresuan mahai-inguru bat egingo da, aztertzeko euskal enpresak prest dauden zibersegurtasun mehatxuei aurre egiteko. Mondragon Unibertsitateko Urko Zurutuza arituko da moderatzaile-lanetan, eta parte hartuko dute David Imizcozek (Nextel), Hugo Llanosek (LKS), Mikel Díazek (Jakincode), Alvaro Frailek (ITS), Iñaki Eguiak (RKL Integral) eta Elyoenai Egozcuek (S21sec).

Enpresen kasuek eta tailerrek buru emango diote zibersegurtasun industrialari buruzko kongresuari. Enpresen kasuen atalean arituko dira Batz S.Coop, Betapack Taldea eta, besteak beste, Euskotren. Eta hauexek izango dira tailerrak: “IT Zibersegurtasunaren arrakastak eta akatsak, OT Zibersegurtasunerako ikasitako lezioak”, Javier Jarautaren eskutik (SIA Taldeko aholkularitza zuzendaria); eta “Zibersegurtasun eskaerak eta arazoak enpresa industrialetan” Elena Garciaren eskutik (enpresa eta profesionalentzako zibersegurtasun zerbitzuen arduraduna INCIBEn).

Lotutako albisteak

18 apirila, 2024 Digitalizazioa
Hobycasa, aurrez fabrikatutako egurrezko etxeen arloan liderra den Gasteizko enpresa
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Digitalizazioa
Lau ekintzailek plataforma bat sortu dute 4.0. Industriako proiektuak online kudeatzeko
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Digitalizazioa
ScrapAdek hondakinen salerosketa-prozesua errazten die mundu osoko enpresei
Irakurri gehiago
5 apirila, 2024 Digitalizazioa
Zure enpresa industria adimendun bilakatzen laguntzen dizu Smart Industry programak
Irakurri gehiago
5 apirila, 2024 Digitalizazioa
Egin ezazu prestakuntza-plana zure enpresan Gaitasun Digitalen programarekin
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak