Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 9 maiatza, 2018 Berrikuntza Digitalizazioa I+G Zibersegurtasuna Basque Cybersecurity Center (BCSC) Enpresa digitala Fast Track Innobideak programa

Donostia Tech Week: marketin digitalaren tresna berriak zure negozioa indartzeko

SPRI Taldeko Teknologia eta Berrikuntzako zuzendari Aitor Cobanerak esan duenez, Eusko Jaurlaritzak bultzatutako Euskadiko Zibersegurtasun Zentro berriarekin erreferentziazko gune bat sortu nahi da Europan

 

SPRI Taldeko Teknologia eta Berrikuntzako zuzendari Aitor Cobanerak esan duenez, Eusko Jaurlaritzak bultzatutako Euskadiko Zibersegurtasun Zentro berriarekin erreferentziazko gune bat sortu nahi da Europan

Hispavistak SPRI Taldearen laguntzarekin antolatutako Donostia Tech Week ekitaldian marketin digitaleko tresna eta estrategiak aurkeztu dira, helburutzat harturik bertako ekosistema berritzaile eta teknologikoaren potentziala erakustea eta aukerak eskaintzea eraldaketa digitala azkartzeko eta negozioen hazkundea sustatzeko.

 

Aitor Cobanerak, SPRI Taldeko Teknologia eta Berrikuntzako zuzendariak, eman dio hasiera kongresuari, eta azpimarratu du bi direla funtsezko teknologia transbertsalak: zibersegurtasuna eta konektagarritasuna. “Horiek gabe ezin da teknologia berririk inplementatu industrian”.  Zentzu horretan esan du Eusko Jaurlaritzak bultzatutako Euskadiko Zibersegurtasun Zentro berriarekin erreferentziazko gune bat sortu nahi dela Europan.  Konektagarritasunari dagokionez, Jaurlaritzaren banda zabaleko planaz mintzatu da, zeinak 100 mega eraman nahi baititu industrialde guztietara 2020rako.

 

Cobanerak adierazi du Eusko Jaurlaritzak Datu Handietan oinarritutako sistema bat eskaini nahi duela “enpresei balio erantsia ematen dieten datuak bereizteko”. Horrez gain, Basque Digital Innovation Hub ekimena nabarmendu du, esanaz “edozein enpresak” jo dezakeela “Hub horretara 4.0 Industriarekin lotutako zerbait egin nahi badu”; eta hauxe esan du 4.0 industriaren arloko ekintzailetzari buruz: “Bind 4.0 programa daukagu Euskadiko startupak eta enpresa trakziogile handiak elkarrekin harremanetan jartzeko eta bien artean negozioak sortzeko”.

 

José Ignacio Simonsek, Hispavistako Network & Data arduradunak, hizpide hartu du marketing automation delakoa, eta aipatu du baliagarri dela marketineko ekintzak koordinatzeko, inpaktu handiagoa duela eta eskaintzak pertsonalizatzen dituela, erabiltzaileen profilak kontuan hartuta.

 

“Gure enplegu-atarian erabiltzen dugu, erabiltzaileek bisitatu dituzten eskaintza motak kontuan hartzeko. Posible da inpaktu handia lortzea erabiltzailearengan, ez bakarrik web orrien eta buletinen bidez, baita ere sakelakoaren bidez, eskaintza zehatzak aurkeztuz”.

 

GuraMarketing enpresako zuzendari nagusi Jon Elzok esan du gure erosketa-erabakien %85-%95 emozioetan oinarritzen direla. “Neuro-marketina garunean sartzen da zuzenean, jakiteko bezeroak zein erreakzio ez-kontziente dauzkan estimulu zehatz batekiko”.  Baina esan du neuro-marketina beste marketin teknika batzuekin integratu behar dela.

 

Elzok erakustaldi praktiko bat egin du jardunaldira joandako entzule batekin, eta bere garuneko jarduera eta estimuluekiko erreakzioak neurtu dizkio. Esan du neuro-marketina erabiltzen dela turismoan, politikan –jakiteko zein mezuk duen eragina hiritarrengan-, kiroletan –talde batek sortzen duen emozioa neurtzeko- eta baita ere industrian –salmenta foiletoek nola funtzionatzen duten jakiteko.

 

Leticia Herrerok, Havas Group enpresako eraldaketa digitaleko zuzendariak, hizpide hartu ditu marketplace-ak, hau da, “saltzailez eta eroslez beteta dauden” salerosketa komertzialetarako plataformak. Herrerok adierazi du jendea online erosten hasi zela prezioak onak zirelako, baina orain beste faktore batzuk gailendu zaizkiola prezioari, adibidez, bidalketa.

 

Marketplace-en abantailak aipatu ditu eta esan du erakusleiho oso merkeak direla –“Amazon hilean 49 euro kostatzen da”-, ezin egokiagoak produktu batek duen eskaera egiaztatzeko, klik bakarrean irekitzen eta ixten den denda bat dela, eta baita ere ate ireki bat nazioarteko merkaturako. “Online erosten duten espainiarren %60k atzerrian erosten du”. Desabantailei dagokienez esan du lehiakideak erakusleiho berean egoten direla, eta komisioak oso altuak izan daitezkeela, %20tik gorakoak.

 

Euskalteleko marketin operatiboko zuzendari Isabel Canalesek kalitatea lehenetsi du kantitatearen gainetik. Bere ustez, “oso zaila” da denbora errealeko harremanak egitea eta etorkizunean kanal anitzeko ikuspegiarekin funtzionatu beharko dugu. “Zenbat eta komunikazio digital handiagoa, orduan eta hobeto, eta ez bakarrik kostuengatik. Bide luzea dago egiteko”.

 

Nabarmendu du etxea eta pertsonak digitalizatzeko (adibidez, arineketan egitean parametro desberdinak neurtzen dituzten eskumuturrekoak) tresnen merkatu berriek marketinerako informazio baliagarri asko ematen dutela erabilpenei eta kontsumo-ohiturei buruz.

 

Jardunaldia amaitzeko negozioen eraldaketa digitalari buruzko mahai-inguru bat egin da, non parte hartu baitute bi hizlarik (Leticia Herrerok eta Isabel Canalesek), Aitziber Larumbek (Eurogap enpresako bazkide zuzendariak) eta Laura Zorrillak (Indi & Cold enpresako marketin zuzendariak). Mahai-inguru horretan aipatu den arazoetako bat da enpresak ez direla mugitzen salmenta-eszenatoki berri honen aurrean, eta orobat esan da marketinaren sektorerako beharrezkoak direla pertsona dinamikoak.

Lotutako albisteak

27 Marzo, 2024 Berrikuntza
INCONEF, termodinamika- eta kontrol-ingeniaritza, mahasti artean
Irakurri gehiago
26 Marzo, 2024 Berrikuntza
Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin
Irakurri gehiago
Bikote Solar AMercado de la Ribera 25 Marzo, 2024 Berrikuntza
Bikote Solar, 18 urte eguzki-energia enpresa-sektorera eskaintzen
Irakurri gehiago
21 Marzo, 2024 Berrikuntza
Azalera bertikal eta altuetan korrosioaren aurkako estalduren egoera sentsoreekin neurtzen duten droneak
Irakurri gehiago
21 Marzo, 2024 Berrikuntza
Elkor, teknologia eta berrikuntza altzarien eta zuraren sektorerako
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak