Zeinek dira 2018rako Zibersegurtasuneko joera nagusiak?

28 abendua, 2017
Enpresa industrialak geroz eta jomuga nabariagoak izango dira erasotzaileentzat

ITS Security-k datorren urterako esparru honetako joera eta aurreikuspen nagusiak identifikatzen dituen txosten bat egin du

 

ITS Security euskal aholkulari teknologikoak, zibersegurtasunean espezializatutako konpainiak, datorren 2018 urterako esparru honetako aurreikuspen eta joerak aztertzen dituen ikerketako ondorio nagusiak biltzen dituen txosten bat egin du.

 

Dokumentuak jasotzen duen bezala, datorren 2018an, enpresa industrialak geroz eta jomuga nabariagoak izango dira erasotzaileentzat. Gainera ikerketak, Adimen Artifiziala, Machine Learning-a eta Deep Learning-a, zibersegurtasun funtzionalitate berriak antolatu eta garatzeko alderdi gako gisa identifikatu ditu.

 

Halaber, ITS Security-k iragartzen duenez, banku, farmazeutiko eta aseguratzaileen aurkako erasoak ugarituko dira, baita kriptomoneten sistemen aurkako erasoen hazkunde esponentziala gertatu ere. Ildo honetan, erakundeek euren segurtasuna arlo honetan espezializatutako enpresetara aterako dituztela azaldu du konpainiak.

 

Azkenik, ITS-ek uste du, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokor Berria indarrean sartzeak, datu bahiketa eta estortsio erasoen areagotzea eragin dezakeela.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow