Vixion sortu da: 4.0 industriarako soluzio start up bat

13 November, 2017
Start up-a fabrika adimendunen garapenean aurrera egiteko asmoz sorte dute

Enpresa berria, Spyro konpainiak eta Tecnalia euskal korporazio teknologikoak sortu dute

 

Fabrika adimendunen garapenean aurrera egiteko asmoz, software industrialeko Spyro enpresako eta Tecnalia korporazio teknologikoko I+G sailek, Vixion deituriko 4.0 Industriarako soluzio aurreratuen garapen eta komertzializazio enpresa sortu dute.

 

Start up hau, izen bereko garapenaren sustapenaren arduraduna da, fabrikazio ekipo horien kontrolaz arduratzen diren makina erreminten PLC-en bitartez atzitutako datuak erregistratu eta automatikoki aztertzen diren monitorizazio soluzioa.

 

“Vixion-ek datu historikoen jarraipenaren eta mantentze prediktiboaren algoritmoen aplikazioaren bitartez, makinen portaera identifikatzeko aukera luzatzen du, gerta daitezkeen arazoei aurrea hartuz eta produktibitatea hobetuz”, adierazi du komunikatuan izendatutako Spyro-ko zuzendari nagusi Ricardo González-ek.

 

Soluzio hau, makina erremintaren lau fabrikatzaileetan arrakasta osoz ezarri da: Zayer, Ibarmia, Nicolás Correa eta Onan, zeinek soluzioa euren makinatan instalatu duten.

 

Garapena, makina erremintako fabrikatzaileei zein makina industrialen erabiltzaileei zuzenduta dago eta ekimenaren arduradunek aitzindaritza mailatan kokatzea dute xede. “Gure helburua, Vixion makinentzako konektibitate soluzioen merkatu internazionaleko buru izatea da”, gaineratu du Gonzálezek.

 

Vixion konpainiaren aurkezpen bideoa

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow