SPRIk 4.0 LAGUNTZEI Buruzko aholkularitza zerbitzua eskainiko du BIEMH Azokan

24 maiatza, 2018

Basque Industry 4.0 – Euskadi-Basque Country standean egongo dira Spriko teknikariak, bertaratzen direnei informazioa eta aholkua emateko.

Hannoverretik itzuli berri den standa 4. pabilioian kokatuko da, C37 espazioan, Euskadiko Zentro Teknologikoak eta BIND 4.0 programa startupak bidelagun dituela.

Ekonomiaren Garapena eta Azpiegituretako Sailak eta SPRIk Bilbao Exhibition Centrera eramango dute Hannover Messe azokan erabilitako standa, beDIGITAL by BIEMH topaketan parte hartzeko, digitalizazio-tresnen bideratzaileen eta tresna hauek erabiltzen dituzten edo erabili ditzaketen industria-enpresen arteko topagunean hain zuzen ere.

Basque Industry 4.0 standak hiru eremu bereiztu ditu: alde batetik, erdigunea non fabrikazio aurreratuko estrategiari eta bere edukiei buruzko informazioa eskaintzen dan, esate baterako Basque Digital Innovation Hub. Tecnalia, Vicomtech, IK4-Tekniker, IK4-Azterlan eta CEIT-IK4 Teknologia Zentroek beste eremu bat betetzen dute, eurek landutako teknologiak erakusteko: errealitate areagotuko eta errealitate birtualeko sistemak, fabrikazio gehigarriko prozesuak, prozesu industrialen kontrol, kudekaeta eta optimizaziorako gailuak, datuen tratamendurako datuak, hodeia oinarri duten monitorizazio sistemak eta robotika kolaboratiboa, besteak beste.

Hirugarren eremua BIND 4.0 programari dagokio; programan parte hartu duten INNOVAE eta IRISBOND startupek euren eskarmentua eta teknologiak ezagutzera emateko baliatuko duten tokia.

Aholkularitza zerbitzua

4.0 arloko laguntza programei buruzko arreta pertsonalizatua eta aholkularitza zerbitzua eskainiko du Sprik aste osoan zehar BECen kokatutako standean. Hau da zerbitzuaren egutegia:

- Astelehenetik ostiralera (goiz ta arratsaldez): "Inplantalariak - Aholkulari teknologikoak" autonomo eta mikroenpresentzako doako zerbitzua.

- Maiatzak 29, asteartea (09:30-13:00): "Industria Digitala 2018" laguntza programa. Manufaktura arloko ETE industrialentzako laguntzak EIKTak aplikatzeko proiektuak abiarazteko.

- Maiatzak 30, asteazkena (09:30-13:00):  “Basque Industry 4.0” programa. Manufaktura arloko enpresa industrialentzako laguntza: hornitzaile teknologikoetatik enpresa industrialetara teknologia transferitzeko ikerketa industrialeko nahiz garapen esperimentaleko proiektuei laguntzeko.

- Maiatzak 31, osteguna (09:30-13:00): “Barnetegi Teknologikoak” eta “Enpresa Digitala Zentroak”. EIKT arloko sentsibilizazio eta prestakuntza (4.0 industria etabar).

- Ekainak 1, ostirala (09:30-13:00):  “Zibersegurtasun industriala”. Manufaktura arloko enpresa industrialentzako laguntzak "industria-zibersegurtasuneko" proiektuak abiarazteko.

Hitzaldiak

Eraldaketa digitala industriara aplikatzeko azken teknologiak ezagutzeko helburuarekin beDIGITAL by BIEMH espazioan hitzaldi sorta antolatu da eta berariaz egituratutako hitzaldi-gunean parte hartuko du SPRIk, hiru hitzaldi eskainiz:

- Maiatzak 28, 16:30 – Speaker corner. Euskadiko Aktiboen Sare Konektatua-Basque Digital Innovation Hub, Amaia Martinezen eskutik.

- Maiatzak 31, 13:00 – Speaker corner. Zibersegurtasun industriala ezartzeko laguntza-programak, Iñaki Suarezen eskutik.

- Ekainak 1, 12:20 – Speaker corner. Eraldaketa digitala. Agirien digitalizazioaren adibide praktikoak: Metaposta, Asier Orioren eskutik .

Digital Talks

Maiatzaren 30ean, asteazkenarekin, Digital Talks hitzaldiak egingo dira 4.pabilioiko hitzaldi-aretoan. Hauen egitarauaren barruan, Zibersegurtasunari buruzko mahai ingurua egingo da 11:00tan, Javier Dieguez, Euskadiko Zibersegurtasun Zentroaren zuzendariak gidatuko duena.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow