Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 5 iraila, 2018 Digitalizazioa Nazioartekotzea Enpresa digitala Industria adimenduna Smart Industry Programa

SPRI Taldeak “Basque Industry 4.0” euskal industriaren digitalizazio-estrategia aurkeztu du Mexikoko Smart Industry Summit kongresuan

Cobanerak aurkezpen labur bat egin du Euskadiko politika industrialari buruz eta Euskadik 4.0 Industriaren garrantziaz eta giltzarriez duen ikuspegiari buruz.

Aitor Cobanerak, SPRI Taldeko Teknologia eta Berrikuntzako zuzendariak, Mexikoko León hirian (Guanajuato Estatuan) azaldu du Basque Industry 4.0 ekimenean integratutako euskal industriaren digitalizazio-estrategia, Europako erreferenteetako bat bihurtu dena.

 

Smart Industry Summit kongresuak (irailak 5 eta 6) espreski gonbidatu du Cobanera Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen eta Azpiegitura Sailaren ordezkari bezala parte har dezan.

 

Euskadik Basque Industry 4.0 izeneko estrategia bat dauka martxan, zeinaren helburua baita inguruneak eta ekosistemak sortzea eta Euskadiko industria-ehunaren eraldaketa digitaleko prozesua ahalbidetu eta bultzatzea. Estrategia honen barruko ekintzak izan dira SPRI Taldeak Mexikon egin duen aurkezpenaren oinarria.

 

Zehazki, Cobanerak aurkezpen labur bat egin du Euskadiko politika industrialari buruz eta Euskadik 4.0 Industriaren garrantziaz eta giltzarriez duen ikuspegiari buruz. Era berean, hizpide hartu ditu Euskadiko Teknologia eta Berrikuntza Politika eta Basque Industry 4.0 Estrategiaren Ekintza Markoa.

 

Hala, SPRI Taldeko Teknologia eta Berrikuntzako zuzendariak estrategia horrekin lotutako hainbat ekimen aurkeztu ditu Mexikon, besteak beste, euskal industriaren zerbitzura dauden 4.0 aktibo eta azpiegituren sare konektatuaren sorkuntza (Basque Digital Innovation Hub), zibersegurtasunaren sustapena lehiakortasunerako funtsezko elementu gisa (Basque Cybersecurity Center), enpresa trakziogileekin garatutako lankidetza baliatzen duen startup azeleragailua (Bind 4.0), industrialdeetan konektagarritasuna zabaltzeko ekimena (Banda Zabala Hedatzeko Plana), eta bestelako laguntza programak eta sentsibilizazio eta hedapen jarduerak.

Lotutako albisteak

18 apirila, 2024 Digitalizazioa
Hobycasa, aurrez fabrikatutako egurrezko etxeen arloan liderra den Gasteizko enpresa
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Digitalizazioa
Lau ekintzailek plataforma bat sortu dute 4.0. Industriako proiektuak online kudeatzeko
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Digitalizazioa
ScrapAdek hondakinen salerosketa-prozesua errazten die mundu osoko enpresei
Irakurri gehiago
5 apirila, 2024 Digitalizazioa
Zure enpresa industria adimendun bilakatzen laguntzen dizu Smart Industry programak
Irakurri gehiago
5 apirila, 2024 Digitalizazioa
Egin ezazu prestakuntza-plana zure enpresan Gaitasun Digitalen programarekin
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak