Soluzio teknologiko berriak 4.0 Industriarentzat

23 November, 2017
Symplio konpainiak IoT-an espezializatu da

Symplio enpresa bilbotarrak, IoT teknologian oinarritutako gailu berri baten merkaturatzea hasi du

 

IoT-an (Gauzen Internetan) espezializatutako Symplio konpainia bizkaitarrak, 4.0 Industriara bideratutako bere soluzioaren merkaturatzea hasi du azaro honetan, urte bukaerarako erreminta sei bezero berritan txertatuta egon dadin.

 

Sympliok diseinatutako erreminta teknologikoa, sektore guztientzako soluzio transbertsala da, hiru produktu-lerro ditu gaur egun eta Kantabrian kokatutako automobiletako trokel eta ordezko piezak fabrikatzen dituen enpresa baten erabili izan da jada.

 

Bilbon egoitza duen enpresa, soluzio teknologikoaren garapen osoaz arduratu da. “Diseinuan hasi eta gailuaren programazioraino. Bere balioa, erabilera kasu asko eskaintzean da eta teknologia honek, IoT arkitekturaren baitan diren hiru osagaiak betetzen dituenean datza: gailuak, pasarelak eta zerbitzuak”, azaldu du Symplio-ko CEO Roberto Santosek.

 

Konpainiak soluzioak sektore guztietan ezartzea eta ahal diren kasu guztiak zabaltzea espero du, datorren 2018an, ingeniaritza industrialean espezializatutako Sisteplant konpainiarekin mantentzen duen  akordioaren bidez merkaturatzea bizkortzeko asmoz.

 

Iturria: Estrategia Empresarial

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow