Soluzio digitalak ekipoen urrutiko mantentze lanetarako

10 urtarrila, 2018
Garapenak puntu geografiko desberdinetan dauden makinen egoera ikuskatzeko gaitasuna du

Fagor Arrasatek eta IK4-IKERLANek datuen analisi eta biltegiratzerako plataforma baten garapenean kolaboratu dute

 

Sentsorizazio digitaleko azken aurrerapausoek eta 4.0 teknologiek, ekipoen mantentze lanak hobetu eta balizko akatsak aurreikusteko aukera luzatzen dute. Testuinguru honetan, IK4-IKERLAN euskal zentro teknologikoak eta Fagor Arrasate kooperatiba gipuzkoarrak, batera lan egin dute, datuen analisi eta biltegiratzeko plataforma digital berri bat garatzeko.

 

Garapenak urrutitik, puntu geografiko desberdinetan dauden makinen egoera ikuskatzeko gaitasuna du. Sistemak, ekipoen mantentze zerbitzua hobetzea eta bere bizitza teknikoa luzeagoa izan dadin lortzen du.

 

Soluzioak makinatan instalatutako sentsoreak erabiltzen ditu, bere egoera eta bere jardueraren garapena monitorizatzeko, eta internet bitartez informazioa cloud plataforma batera igortzen du, bertan datuak batu, bateratu eta prozesatzen direlarik.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow