Soluzio aurreratuak hegazkinen fidagarritasuna areagotzeko

18 May, 2017

Osagai aeronautikoak monitoritzatzeko soluzio berriak garatzea helburu du proiektuak

IK4-TEKNIKER zentro teknologikoak, mantentze lan prediktiboen europar proiektu bat koordinatzen ari da

 

Geroz eta aireontzi arinagoak fabrikatzeko exijentziak, sistema hidraulikoak eta pneumatikoak, soluzio elektrikoengatik, hots, mantentze lan metodo berriak eskatzen dituzten sistemagatik ordezkatzean oinarritutako hegazkin kontzeptu berri batera garamatza, hegazkina osatzen duten osagaien fidagarritasuna areagotu eta bere segurtasuna hobetzeko asmoz.

 

Testuinguru honetan, IK4-TEKNIKER euskal zentro teknologikoa, ISSELUB deituriko eta Liebherr multinazionalaren sail aeroespazialarentzat osagai aeronautikoak monitoritzatzeko aukera emango duten mantentze lan prediktiboen soluzio berriak garatzea helburu duen europar proiektu bateko buru da.

 

Egitasmoaren esparruan, Eibarren egoitza duen entitateak, hegazkineko hegalak kontrolatzen dituzten eragingailuentzako monitorizazio metodo berriak aztertu, erabiltzen diren engranajeen akatsak aurreikusi ahal izateko alternatiba berriak bilatu eta eragingailuen bizitza luzatzea ahalbidetuko duten fluido, labaingarri eta junturen alternatiba onenak aurkitzeko ikertuko du.

 

Bestalde, zentro teknologikoak, funtzionamenduaren muturreko baldintzetan agertzen diren marruskadura, higadura eta jario-agerpenak gutxiagotzeko aukera emango duten hegazkineko osagaietako junturentzat alternatiba berriak bilatuko ditu.

 

2016ko urtarrilean hasitako proiektua 2018ko abendura arte luzatuko da eta Europako Batzordearen eskutiko 680.000 euroko finantzazioa du, Clean Sky ikerkuntza programaren markoan.

 

 

IK4-TEKNIKER zentroaren aurkezpen bideoa

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow