Arabar kooperatibak, makinen egoeraren inguruko informazio zehatza eskaintzen dion eta IK4-IKERLANek garatutako monitorizazio sistema bat instalatu du
Automobilgintza bezalako sektore estrategikoentzako lerrokako pieza eta osagaien manufaktura prozesuen digitalizazio eta automatizazioa, fabrikazio industriaren lehiakortasuna areagotzeko beta luzatzen duten alternatibetako bat dira.
Ildo honetan, kobrezko malgukiak eta bobinak fabrikatzean espezializatutako RPK enpresa arabarrak, IK4-IKERLAN euskal zentro teknologikoak garatutako monitorizazio sistema bat instalatu du. Sistemak makinek egoerari eta ekoizpen prozesuei buruzko informazioa eskainiko dio.
Konpainiak Vitoria-Gasteizko instalazioetan kokatutako sistemak, ekipoen inguruko informazioa lortu eta biltzen du. Zertzelada honek, fabrikazio sistemaren funtzionamenduaren inguruko ondorioak ateratzeko eta prozesuaren kalitatea eta eraginkortasuna hobetuko duten erabakiak hartzeko aukera eskainiko dio enpresari.
Iturria: Tulankide
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?