Urruneko kontrol bidezko aktibazioa nano-eskalara jaitsi da

28 ekaina, 2016
nanoGUNE

CIC nanoGUNE zentroko Nanomagnetismo eta Mikroskopia Elektroniko taldeetako ikerlariek nano-aktibazioaren ikuspegi berritzaile bat diseinatu eta frogatu dute, magnetomekanikan oinarritzen dena, eta ez sistema mekaniko mikro- eta nano-aktibatuetan erabili ohi den elektro-mekanika arruntean. Lan hori Small aldizkarian aurkeztu da.

 

Espero da objektuak eskala nano-metrikoan manipulatzeko dispositiboak funtsezko aurrerapena izango direla datozen hamarkadetan nano-teknologiaren arloan. Aktibazioko dispositiboek mugimendu mekaniko bihurtzen dituzte kanpoko estimuluak, eta mugimendu mekaniko hori zenbait lan egiteko edo objektuak mugitzeko erabil daiteke. Nahiz eta eskala mikro-metrikoko aktibazioa sakon ikertu den, eta eskuarki sistema mikro-elektro-mekanikoak (MEMS) erabiliz lortu den, aktibazio horren eskala nano-metrikoko aplikazioa (sistema nano-elektro-mekanikoak-NEMS) eta nano-aktibaziorako teknologia alternatiboen bilaketa oinarrizko fasean daude oraindik.

 

3Dko nano-egitura magnetikoen fabrikazio prozesu aurreratuek (elektroi izpi fokalizatu batekin eragindako jalkitze bidez eginak) eskaintzen dituzten aukera guztiak aprobetxatuz, Paolo Vavassori eta bere kolaboratzaileek sistema magneto-mekaniko nano-aktibatuak (NAMMS) proposatzen, fabrikatzen eta diseinatzen dituzte, hau da, dispositibo batzuk urruneko estimulu magnetikoak kontrol azpi-nanometrikoko mugimendu mekaniko bihurtzen dituztenak.  Urruneko aktibazioak kontaktu fisikorik eskatzen ez duenez, NAMMSek ingurune desberdinetan funtzionatu dezakete, hala nola likidoetan edo are organismo bizidunen barnean ere, eta horrek hainbat bide irekitzen dizkie etorkizunean biologian, medikuntzan eta nano-robotikan aplikatuak izan daitezen.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow