Errealitate birtuala langileen prestakuntzarako

23 urtarrila, 2017

Bihartech euskal konpainiak lankidetzan dihardu CAFekin startupak azeleratzeko Bind 4.0 programaren barruan

 

Errealitate birtualean eta errealitate areagotuan oinarritutako soluzioak garatzen dituen Bihartech enpresa arabarrak lankidetzan dihardu gaur egun CAF euskal tren-fabrikatzailearekin, haren ekarpen teknologikoak aintzat hartuko dituen proiektu batean. Aliantza hau, Eusko Jaurlaritzak eta SPRIk startupan azeleratzeko bultzatu duten Bind 4.0 programaren barruan mamitu da.

 

Euskal konpainiak langile berrien prestakuntzan errealitate birtuala inplementatzeko modua baliozkotuko du CAFen. David Quintana Bihartech-eko bazkideak azaldu duenez, errealitate birtuala esparru honetan erabiliz gero, langileek ingurune seguru batean praktikatu eta jostatzeko aukera izango lukete, balizko lesioak edo galera ekonomikoak izateko beldurrik gabe eta ikasketa-epeak laburtuz.

 

“Proiektu honekin, era horretako zerbitzuak eskaini nahi dizkiegu enpresa berriei, eskaintzen ari garen zerbitzuak hobetuz”, ziurtatu du David Quintanak.

 

Prestakuntzaren arloan ez ezik, errealitate birtuala industria, hezkuntza eta osasuna bezalako sektoreetan ere aplika daiteke. Gaur egun, startup arabarra teknologia honetan oinarritutako soluzioak inplementatzen ari da marketinaren arloan. “Enpresek modu birtualean erakuts ditzakete beren zerbitzuak azoketan eta topaketeten, produktu-katalogo osoa garraiatu beharrik gabe eta marka berritzaile eta teknologikoaren irudia igorriz”, adierazi du Quintanak.

 

Euskal enpresak, halaber, advergaming arloko soluzioak eskaintzen dizkie bere bezeroei. Praktika honen bidez, bideojokoak sortu ohi dira, marka, produktu edo zerbitzu bat modu berri, bitxi eta jostagarrian iragartzeko asmoz.

 

David Quintana, Bihartech-eko bazkidea

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow