Nanoteknologiaren alorreko elite zientifikoa Donostian elkartzen da

24 urria, 2016

Biomaterialeen Ikerketa Kooperatibo Guneak (CIC biomaGUNEk) anfitroi den  anfitroi den International Conference on Self-Assembly in Confined Spaces (SACS 2016) hitzaldia antolatzen du. Hitzaldia, urriaren 25etik 27ra Donostiako Miramar Jauregian egingo dena, auto-muntaduran aditu nagusiak bilduko ditu, nanomaterialetarako diseinu, antolakuntza eta ezaugarri berriak dohatzeko erreminta, eta auto-muntadura molekularreko azken bilakaerak, nanopartikula auto-muntadura, interaurpegiko ezaugarriak, auto-mihiztatze-sistemen aplikazio biomedikoak eta karakterizazioko teknika aurreratuak esploratuko ditu.

3 eguneko konferentziak, 170 ikertzaile biltzea espero duena, hizlari sail batekin kontatuko du, hauen artean nazioarteko 15 aditu entzutetsu daudelarik, auto-muntaduraren alorreko oinarrizko kontzeptuak zein azken garapenak jorratuko dituztelarik.

Hizlari nagusiak ikerltzaileak dira, hala nola, Paul Weiss (Kaliforniako Unibertsitatea, Los Angeles, AEB), Marie Paule Pileni (Pierre et Marie Curie Unibertsitatea: Paris, Frantzia), Christopher B. Murray (Pennsylvania-ko Unibertsitatea, AEB) Rafal Klajn (Weizmann Zientzia Institutua, Rehovot Israel) Horst Weller (Hamburgoko Unibertsitatea, Alemania), Jan Vermant (ETH Zürich, Suitza), Teresa Pellegrino (Instituto Italiano di Tecnologia, Italia), Wolfgang Parak (Phillips Universität Marburg, Alemania), Sara Bals (Anbereseko Unibertsitatea, Belgika), Frank Caruso (Melbourne-ko Unibertsitatea, Australia) eta Kostas Kostarelos (Manchesterreko Unibertsitatea, Erresuma Batua).

SACS proiektuaren azkeneko bilera konferentziaren hasiera baino egun bat lehenago izango da. Proiektua EBak finantzatuta dago eta nanomaterialeen auto-antolaketa prozesuen ikerketan zentratzen da katalisi, argiztapen eta gailu elektrokromikoetarako interesa duten aplikazioekin.

 

CIC biomaGUNEri buruz

 

Biomaterialeen Ikerketa Kooperatibo Gunea (CIC biomaGUNE), Donostiako Parke Teknologikoan kokatua, abangoardia-ikerketa burutzen du kimikaren, biologiaren eta fisikaren interfazean eta bereziki maila molekularrerako nanoegitura biologikoko ezaugarriei eta bere aplikazio biomedikoei buruz.

 

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow