LKS-ek informazioaren teknologien azpiegitura saila sortu du

16 November, 2017
Erakundea Zamudioko Parke Teknologikoan kokatuko da

Aholkularitza zerbitzuen eta Mondragon Korporazioan osotutako enpresak, IT esparruko bere zerbitzuen eskaintza areagotu gura du

 

Zerbitzu teknologikoen prestazioan aurrera egiteko helburuarekin, LKS euskal aholkularitzak, LKS Azpiegiturak IT sortu du, esparru horretan eta Mondragon Korporazioaren baitan lan egiten duten talde desberdinek biltzen dituzten gaitasun eta esperientziak zentralizatzeko asmoa duen saila.

 

Zamudioko Parke Teknologikoan kokatuko den erakunde berriak, azpiegituren diseinuan, zuzkiduran eta kudeaketan espezializatutako zerbitzuak, cloud biltegiratzea eta sistemen ustiapena eskaintzea du helburu, besteak beste.

 

“LKS Azpiegiturak IT, 4.0 Industriaren testuinguruan, Big Data, mugikortasuna, gauzen interneta eta hodeiko konputaziotik eratorritako erronka berriei aurre egiteko IT azpiegitura eraginkor, seguru eta prestatuak izateko, gure bezeroen eskaerari erantzuna emateko sortu da”, adierazi du LKS-ko zuzendari nagusi Elena Zárragak.

 

Bere aburuz, sail berriko kide izango diren profesionalen esperientzia, partner-enarenari gehituta, soluzio egokiak eskaintzeko “beharrezkoa den gaitasun eta konfiantza” luzatuko du.

 

Estatuko iparraldeko puntu desberdinetan bulegoak dituelarik, LKS, zerbitzu legal, aholkularitza teknologikoko eta kudeaketa zerbitzuetan espezializatutako enpresa bat da.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow