ITS Security industriako zibersegurtasunaren arloan indartu da

4 October, 2017
Kontsultoretzak industria arloko zibersegurtasunean espezializatutako UNIT71 izeneko unitatea du

Euskal kontsultoretzak hiru bulego berri ireki eta urte amaierako fakturazioa bikoiztea aurreikusi du

 

Egile XXI taldeari atxikita zibersegurtasun-zerbitzuetan espezializatu den ITS Security euskal kontsultoretza teknologikoak industria esparruan duen presentzia sendotzen jarraitzen du. Egoitza Mendaron duen konpainiak aurtengo ekitaldiaren amaieran fakturazioa bikoiztu eta langile-kopurua % 40 gehitzea aurreikusi du.

 

Horren harira, enpresa gipuzkoarrak Estatuan duen presentzia areagotuko du 2017. urtean Iruñean, Bartzelonan eta Santiago de Compostelan bulego bana irekiz, egun Bizkaian, Gipuzkoan, Madrilen eta Nafarroan dituen bulegoen osagarri.

 

Konpainiak ohar baten bidez jakinarazi duenez, konpainian bertan industria arloko zibersegurtasunean espezializatutako UNIT71 izeneko unitatea izanik eta Egile XXI taldeari atxikita egonik, merkatuan izan duen bilakaera eta posizionamendua finkatzea lortu du.

 

“Horrexek bereizten gaitu, industria-talde bati atxikita egotearen expertiseak ematen digun bermeaz. Sektore honen barruan, nahitaezkoa da industria-prozesuen funtzionamendua eta bereizgarriak ezagutzea, protokolo zein dispositiboei dagokienez”, adierazi du Alvaro Fraile ITS Securityko CEOak.

 

ITS Security 2007an sortu zen, eta gaur egun, segurtasun informatikoaren aurkako erasoak prebenitu eta garaitzeko, 78 herrialdetako adituei informazioa, tresnak eta jardunbide egokiak partekatzea ahalbidetzen dien FIRST (Forum of Incident Response and Security Teams) nazioarteko zibersegurtasun foroko eskubide osoko kidea da.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow