ISETIC. Manu Fandiño: IoT eta Cloud Computing-a industria prozesuak optimizatzeko

25 urtarrila, 2018

Isetic euskal konpainiak, makinak edo eguzki- panelak bezalako ekipoak denbora errealean monitorizatu eta automatizatzeko aukera luzatzen duen plataforma bat garatu du

 

Barakaldon egoitza duen Isetic startup bizkaitarra 2014an sortu zen, enpresen digitalizazioa bultzatzeko eta 4.0 Industriako behar teknologikoak bete ahal izateko aukera eskaintzen duten zerbitzuak eskaintzeko asmoz.

Horretarako enpresak, Cloud Computing (zerbitzuak hodeian) formatuko IoT plataforma bat du, edozein sektoreko enpresei, denbora errealean, besteak beste, makinak, robotak edo eguzki-panelak bezalako konektatutako gailuen eginbeharrak monitorizatzeko eta automatizatzeko aukera ematen die. Zeus deituriko erremintak gainera, ekipoetan gerta daitezkeen gora beherak aurreikusteko gai den modulu analitiko bat du.

Gaur egun, 10 herrialde baino gehiagotan dagoen enpresak zerbitzu, 4.0 Industria, energia eta Smart city-en sektoreei bere teknologia eskaintzen die. “Udalekin lanean ari gara, argiteria eta Wifi-a kudeatze aldera soluzio berritzaileak eskainiz”, azaldu du Isetic-eko CEO Manu Fandiñok.

Halaber, Isetic-ek automobilgintza edo balbulagintzako enpresei bere plataforma eskaintzen die ere; erremintak makinetako ekoizpen prozesuen estatistikak lortzeko aukera luzatzen du, baita mantentze lan egoki bat gauzatu ahal izateko, ekipoetan gerta daitezkeen gora beherak aurreikusteko aukera luzatu ere.

“Energiaren sektorean, nazioarteko enpresa batekin ari gara lanean eta berarekin batera Cloud Computing-etik eguzki-parke bat eta biomasa enpresa bat kudeatzen ari gara”, gaineratu du Fandiñok.

 

Bideo elkarrizketak

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow