Ibermática-k Ecoembes-en 4.0 industriarako jausia sustatu du

20 abendua, 2017
Ibermática-ren plataforma Ecoembes-en Errioxako lantegian instalatu da

Euskal aholkulari teknologikoak, organizazioak duen fabriketako batean ekoizpen fabriketarako bere kontrol sistema instalatu du

 

Gipuzkoako Ibermática aholkulari teknologikoak 4.0 fabrika produktiboetarako bere kontrol sistema ezarri du Ecoembes-en, teknologia sentsorikoaren bitartez, organizazioak darabilen birziklatzerako ontzien hautaketa sistema optimizatzeko asmoz.

 

Zehatz-mehatz, Ibermática-ren ekoizpen fabrikak kudeatu, kontrolatu eta monitorizatzeko IoT plataforma, Errioxako lantegian instalatu da, Espainian Ecoembes-ek inauguratu duen azkenekoan, hain zuzen ere.

 

Ibermática-k komunikatu baten bitartez azaltzen duen bezala, kontrol sistemak Ecoembes-i bere ekoizpen bideak sentsorizatzeko eta honela hondakinen trazabilitatea eta identifikatzea optimizatzeko aukera emango dio. Horrez gain, eta oharren gaineratzen den bezala, gipuzkoar enpresaren plataforma, ERP edo proiektu-kudeatzaileak bezalako beste soluzio teknologiko  korporatiboetan erraz txerta daitekeelako da azpimarragarria.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow