Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 26 ekaina, 2018 Berrikuntza Digitalizazioa Zibersegurtasuna Basque Cybersecurity Center (BCSC) Fast Track Innobideak programa Industria adimenduna Ris3 Euskadi Smart Industry Programa

Eusko Jaurlaritzak irailera arte luzatu du Basque Industry 4.0 laguntzak eskatzeko epea

En 2017 el programa aprobó ayudas por un importe de 1,92 millones de euros que han apoyado 28 proyectos de transferencia de tecnología en empresas industriales manufactureras

 

Eusko Jaurlaritzak, SPRIren (Enpresen Garapenerako Euskal Agentzia) bitartez, irailaren 6ra arte luzatu du Basque Industry 4.0 programako laguntzak eskatzeko epea. Joan den maiatzean  abiarazitako programa horren helburua da euskal enpresa industrialak 4.0 Industrian sar daitezela eta izen bereko estrategiaren barruan kokatzen da. Basque Industry 4.0 estrategia Eusko Jaurlaritzak diseinatu duen lan-mapa bat da, bere bitartez euskal industria Europako abangoardian kokatzeko.

 

“Basque Industry 4.0 programak babesa ematen die “teknologia hornitzaileen” teknologia manufakturako enpresa industrialetara transferitzea helburu duten industri ikerketako eta garapen esperimentaleko proiektuei. Programa horren bitartez, EIKTen arloko I+G-ko proiektuen emaitzak azkarrago transferituko dira merkatura. Basque Industry 4.0 programak 2,5 milioi euroko zuzkidura du eta helburua da diru horrekin 25 proiektu bultzatzea. Ekimen honen laguntza jasotzen duten bakarkako proiektuek gehienez 150.000 euroko diru-laguntza jaso dezakete, eta lankidetzan eginiko proiektuek, berriz, gehienez 300.000 euro proiektuan parte hartzen duten enpresa guztientzat.

 

Bestalde, proiektuek lotura izan beharko dute arlo hauetakoren batekin: zibersegurtasuna, cloud computing-a, big data, robotika, errealitate areagotua, ikusmen artifiziala, sentsorika edota material metalikoen diseinua eta fabrikazio gehigarria. Horrez gain, laguntzak jasoko dituzte Basque Digital Innovation Hub espazioko azpiegiturak erabiliko dituzten proiektuek, zehazki, robotika malgua, fabrikazio gehigarria eta zibersegurtasun industriala lantzen dituztenek.

 

Basque Industry 4.0 programak 1,92 milioi euroko laguntzak onartu zituen 2017an, eta horien bitartez babesa eman die manufakturako enpresa industrialetara teknologia transferitzeko 28 proiekturi.

 

Programa horietarako eskaerak www.spri.eus/laguntzak webgunean tramitatuko dira. Informazio gehiago 902702142 telefonoan

 

Lotutako albisteak

27 Marzo, 2024 Berrikuntza
INCONEF, termodinamika- eta kontrol-ingeniaritza, mahasti artean
Irakurri gehiago
26 Marzo, 2024 Berrikuntza
Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin
Irakurri gehiago
Bikote Solar AMercado de la Ribera 25 Marzo, 2024 Berrikuntza
Bikote Solar, 18 urte eguzki-energia enpresa-sektorera eskaintzen
Irakurri gehiago
21 Marzo, 2024 Berrikuntza
Azalera bertikal eta altuetan korrosioaren aurkako estalduren egoera sentsoreekin neurtzen duten droneak
Irakurri gehiago
21 Marzo, 2024 Berrikuntza
Elkor, teknologia eta berrikuntza altzarien eta zuraren sektorerako
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak