Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 19 ekaina, 2018 Digitalizazioa I+G Berrikuntza teknologikoa Industria adimenduna Smart Industry Programa

Euskal ontziolek ekin diote 4.0 eraldaketaranzko bideari  

SPRI Taldeak babesa eman dio Euskal Herriko Itsas Foroa Klusterrak martxan jarritako Ontziola 4.0 proiektuaren eboluzio digitalari

SPRI Taldeak babesa eman dio Euskal Herriko Itsas Foroa Klusterrak martxan jarritako Ontziola 4.0 proiektuaren eboluzio digitalari

 

Euskal Herriko Itsas Foroa Klusterrak, SPRI Taldeak (enpresen garapenerako euskal agentzia) eta Sisteplant ingeniaritzak iragarri dute abian dela Euskadiko ontziolen 4.0 eraldaketa prozesua, Ontziola 4.0 planaren barruan kokatzen dena. Ekimen horrek, iazko azaroan abiarazi zenak, oraintsu amaitu du diagnostiko fasea. Analisi horretatik ateratako informazioarekin industriak jarraitu beharreko ibilbide-orria markatu da.

 

Ontziola 4.0 proiektuaren helburua da plan zuzendari bat garatzea euskal autonomia erkidegoko ontzigintza sektorea osatzen duten enpresak eraldatzeko eta horrela ontziola sostengarri eta errentagarriagoak lortzeko.

 

Urtetako egokitzapenen ondoren, Espainiako ontzigintza sektorea suspertzen hasi zen 2016an, eta oso bilakaera positiboa izan zuen 2017an, Europako lider bihurtu zelarik kontratatutako itsasontzi kopuruan. Sektore horrek pisu espezifiko handia du Euskadin, BPGaren %2,1 ordezkatzen baitu, 2.840 milioi euroko fakturazioarekin eta 13.735 enplegurekin.

 

 

Ikuspegi holistikoa

Ontziola 4.0 plana ikuspegi holistiko batetik abiatzen da eta bere baitan hartzen ditu fabrikazio aurreratuko teknologiak, antolakuntza eta kudeaketa eredu berriak, sektoreko langileentzako gaikuntza planak, eta baita ere eraldaketa digitaleko plan bat, zeinaren bidez goitik behera aldatuko baita negozio tradizionala bere balio kate osoan zehar.

 

Euskal Herriko Itsas Foroa Klusterrak sustatu du proiektu hori SPRI Taldearen eta Sisteplant ingeniaritzaren laguntzarekin. Proiektuak bere baitan hartzen ditu sektoreak modu kolaboratiboan eta sinergiak aprobetxatuz gauzatu behar dituen ekintzak, eta konpainia bakoitzaren inguruko baldintzetara egokitutako erronka eta aukera zehatzak.

 

Eraldaketa plana 5 jarduera-ardatzetan eta 40tik gora ekintzatan egituratu da, eta ekitnza horiek datozen 10 urteetan zehar ezarriko dira denbora-horizonte desberdinekin. Lehen fasean, abiapuntu bezala, euskal autonomia erkidegoko 4 ontziolek parte hartuko dute, eta gero proiektua balio kateko gainerako parte-hartzaileei estrapolatuko zaie.

 

Lan hori egiteko beharrezkoa izan da sektore honetan eta beste batzuetan aplikatzen diren teknologien egungo egoera analizatzea, nazioarteko erreferentziazko ontzioletan (adibidez, Hego Koreakoetan) garatutako jardunbide egokiak aztertzea, merkatu tradizionaletan eta berrietan posizionatzeko estrategia desberdinak ikertzea, pertsonalizazio handiagorako aukera emango duten diseinu konponbide berrien erabilpena planteatzea, negozio tradizionala osatuko duten zerbitzuak sortzea, eta fabrikazioko epe eta kostuak hobetzea.

 

Sisteplant ingeniaritzari buruz

Sisteplant ingeniaritzak laguntza espezializatua ematen du enpresa industrialetako eta zerbitzu enpresetako lehiakortasuna hobetzeko, beren prozesuak eraldatuz. Talde industrial hori 1984an sortu zen, eta bere jarduera nagusia da produkzio, logistika nahiz antolakuntza prozesuak optimizatzea, konponbide teknologikoak eta fabrikazio aurreratuko konponbideak eskainiz.

 

Sisteplant enpresak hainbat egoitza dauzka Estatuan (Madril, Bilbo, Bartzelona eta Sevillan) eta nazioartean (Mexikon eta Brasilen). 150etik gora langile ditu, eta sektore oso desberdinetara zuzentzen du bere jarduera: automozioa, aeroespaziala eta defentsa, elikadura, kimiko-farmazeutikoa, ekipo ondasunak, elektronika, energia eta ingurumena, azpiegitura eta garraioak, osasuna, facilities eta Administrazio Publikoa.

 

Euskal Herriko Itsas Foroari buruz

Euskal Herriko Itsas Foroa euskal itsas-industriaren klusterra da. Irabazi asmorik gabeko erakunde bat da, eta euskal itsasgintza sektorea ordezkatzen du, helburutzat harturik itsas kultura eta sektoreko enpresen lehiakortasuna sustatzea lankidetzaren bidez.

 

Euskal Herriko Itsas Foroaren asmoa da ezagun bihurtzea bere enpresei nazioartekotzeko, berritzeko, bikaintasuna lortzeko eta sostengarri eta sozialki arduratsu izateko ematen dien laguntzagatik, helburutzat duelarik Euskadiko itsas-sektorearen mundu mailako posizionamendua mantentzea.

Lotutako albisteak

18 apirila, 2024 Digitalizazioa
Hobycasa, aurrez fabrikatutako egurrezko etxeen arloan liderra den Gasteizko enpresa
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Digitalizazioa
Lau ekintzailek plataforma bat sortu dute 4.0. Industriako proiektuak online kudeatzeko
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Digitalizazioa
ScrapAdek hondakinen salerosketa-prozesua errazten die mundu osoko enpresei
Irakurri gehiago
5 apirila, 2024 Digitalizazioa
Zure enpresa industria adimendun bilakatzen laguntzen dizu Smart Industry programak
Irakurri gehiago
5 apirila, 2024 Digitalizazioa
Egin ezazu prestakuntza-plana zure enpresan Gaitasun Digitalen programarekin
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak