Europan Big Data bultzatzeko proiektu berria

11 urtarrila, 2018
EDI proiektuak 7 milioi euroko finantzaketa du

EDI proiektua koordinatzen duen Deustuko Unibertsitatean egin zen atzo datuen adimenaren potentzialtasuna ustiatzeko estrategiak garatzea xede duen ekimen hau ezagutzera emateko ekitaldia

 

European Data Incubator (EDI) proiektua koordinatzen diharduen Deustuko Unibertsitateak Bilbon egin zuen atzo ekimen europar hau ezagutzera emateko ekitaldia. Europan Big Dataren arloko berrikuntza bultzatu eta garapen bidean dauden ekintzaile eta enpresei informazio-bolumen handien azterketaren potentzialtasuna ustiatzeko estrategiak garatzen laguntzea da proiektuaren helburu nagusia.

 

Eusko Jaurlaritzako Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuorde Estibaliz Hernaez partaide izan zuen aurkezpen ekitaldian, Euskadiko erakunde, enpresa eta ekintzaileen aurrean aurkeztu ziren ekimen europar honek Big Data sustatzeko eskaintzen dituen aukerak, finantzaketaren ikuspegitik nahiz laguntza teknikoaren edo negozio-sorkuntzaren ikuspegitik.

 

Europar Batasunaren Horizon 2020 desafioari atxikitako EDI proiektuak 7 milioi euroko finantzaketa du, eta partzuergoa osatzen duten konpainien datuak start-up nahiz enpresa txiki eta ertainen esku jartzen saiatuko da. Hartara, Deustuko Unibertsitateak, DeustoTech-en bitartez eta Engineering enpresa italiarraren lankidetzaz, datu horiek bildu eta enpresa sortu berriei eskaintzeko behar den azpiegitura garatzeko asmoa du.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow