Europako industria irauliko duen digitalizazio-proiektua

9 urtarrila, 2018
Proiektua iaz abiatu eta 2020ra arte luzatuko da

Productive 4.0 ekimenak hainbat euskal enpresa eta zentro teknologiko ditu partaide

 

Industrian informazio eta komunikazio teknologien hedapena bultzatzeko asmoz, euskal enpresak eta zentro teknologikoak Productive 4.0 proiektu europarrean parte hartzen ari dira. Ekoizpen-prozesuko fase guztiak barne hartuko dituen digitalizazio-programa bat sortu eta lantegi adimendunen eraikuntzan aurrera egitea da ekimen honen helburua.

 

4.0 Industriaren esparruari atxikitako ekimen honek 106 milioi euroko aurrekontua du eta 19 herrialdetako 114 bazkide guztira, hauen artean hainbat euskal enpresa eta erakunde, hala nola, IK4-IDEKO, Innovalia, Engine Power Componentes, TRIMEK, Savvy Data Systems, Danobat, Mondragon Assembly, ULMA Embedded Solutions, Mondragon Goi Eskola Politeknikoa edota Mondragon Sistemas de Informacion.

 

Proiektua iaz abiatu eta 2020ra arte luzatuko da, Europako ekonomian garrantzi estrategikoa duten sektoreetako enpresei zuzendutako digitalizazio-prozesu estandarizatu bat sortzeko asmoz. Industriak ekoizpen-sistema adimentsuagoa eta lehiakorragoa izatea da Productive 4.0 ekimenaren bidez lortu nahi diren helburuetako bat.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow