Euskal enpresen parte-hartze sendoa Biospain azokan: 32 erakusle Biobasque-n pabilioian eta ordezkariak enpresen arteko mahai-inguru guztietan

26 iraila, 2016
spri_emp-biospain-280916

Sektoreak baditu Euskadin 70etik gora enpresa, kluster elkarte bat, eta Europako Bio-eskualde aintzatespena. 2015ean 10 enpresa bio-teknologiko berri sortu ziren Euskadin, herrialde aktiboena izan zelarik Kataluniaren atzetik. Bio-teknologia sektoreko ikerlarien %60 emakumeak dira.

 

Euskadiko bio sektoreko enpresek presentzia nabarmena izango dute BioSpain 2016 topaketan, Europa mailako sektoreko azoka teknologiko handienetako batean. Gaur egun bio-zientzien eta bio-teknologiaren sektoreetan lanean ari diren euskal enpresetatik ia erdiek stand bana izango dute irailaren 28tik 30era bitartean BECen egingo den nazioarteko erakusleiho honetan. Topaketa honetan sektoreko euskal enpresek aukera izango dute beren gaitasunak erakusteko inbertitzaile, bisitari, enpresa, teknologi zentro eta abarrei.

Euskal sektorearen presentziaren pisua ezagun izango da halaber hiru egun horietan zientziari eta enpresei buruz egingo diren 20tik gora hitzaldietan. Saio industrial guztietan euskal hizlari bat izango da, gutxienez.


Bio enpresen sektorea Euskadin

Une honetan badira EAEn 80tik gora erakunde bioteknologia arloko ikerketan lan egiten dutenak, eta horietatik 71 enpresa bioteknologikoak dira. Sektoreak 304 milioi eurotik gora fakturatzen ditu urtean, eta produkzioaren %18 esportatzen du.

Euskadiko bioteknologia-enpresen sektorean enpresa txiki-ertainak dira nagusi, langile kualifikatuetan intentsiboak direnak, eta gehienbat gizakion osasunari, nekazaritza eta elikadura sektoreari eta industriari aplikatutako produktu eta zerbitzuak garatzen dituztenak.

Bio sektoreak 1.183 langile ditu lanaldi osoan, hau da, Euskadin I+G arloan aritzen diren langile guztien %6,4, tartean anitz emakume, Bioteknologian ari diren langile guztien %60 baitira. 2009tik hona sektoreko enplegua %28 baino gehiago hazi da.

 

 

BIOBASQUE euskal pabilioiak gune zentral bat dauka eta bertara bildu dira 32 enpresa:

ALBIAN GROUP / BASQUE BIOCLUSTER / BIAL / BIOBIDE / BIOGENETICS / BTI Biotechnology Institute / DYNAKIN / HISTOCELL-Artinvet / INNOPROT / I+MED / MICROLIQUID / MONDRAGON HEALTH / NORAYBIO / ONCOMATRYX / OWL / PRAXIS / PHARMACEUTICAL / SENDABIO / STEMTEK THERAPEUTICS / VITIA HEALTHY EXPERIENCE / VIVEbioTECH / CIC bioGUNE / CIC biomaGUNE / IK4 Research Alliance / TECNALIA / Azti-Tecnalia / Neiker-Tecnalia / BIC GIPUZKOA / BIC BIZKAIA / BIC ARABA / TECNUN / UPV/EHU / SPRI/BIOBASQUE

Euskal enpresa bioteknologikoak. Biobasque 2016 argitaralpena

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow