Dagoeneko 1.000 lagun baino gehiagok eman dute izena “Basque Industry 4.0”ren laugarren edizioan, oraindik hilabete eta erdi falta denean ekitaldirako

2 October, 2017

“Basque Industry 4.0-The Meeting Point 2017” ekitaldiak, Euskadin 4.0 Industriaren arloan erreferentziazkoa denak, bere laugarren edizioa beteko du aurten eta Kursaalen egingo da azaroaren 22an. Azken edizio honek sekulako harrera izan du enpresen, teknologi zentroen, klusterren, unibertsitateen eta Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sareko agenteen artean. Horren erakusgarri da jadanik mila izen-emate bildu dituela, ekitaldirako oraindik hilabete eta erdi falta denean. Dagoeneko zabalik dago ekitaldirako izen-ematea www.spri.eus webgunean.

 

Ekonomi Garapen eta Azpiegitura Sailak SPRI Taldearen bitartez antolatzen duen Basque Industry 4.0 ekitaldiak elkarrekin konbinatzen ditu punta-puntako hitzaldiak, kasuen aurkezpenak, tailerrak, elkarrizketak, mahai-inguruak, erakusketak eta erakustaldi-gune bat.

Ikusi egitaraua

 

Hala, kongresuan osoko bilkurak eta aldi bereko saioak egingo dira, erakusketa-gune zabal bat egongo da 4.0 teknologiak eskaintzen dituzten enpresentzat, beste gune bat tailerrentzat, 4.0 industriarako konponbideen “gamifikazioarekin” esperimentatzeko txoko bat eta networking-gune bat.

 

Hitzaldien bidez, bertaratuek hurbiletik jarraituko dituzte 4.0 estrategiaren aurrerapenak, bai eta martxan jarritako ekintza garrantzitsuenak eta orain arte eskuratutako emaitzak.

 

Bestalde, Basque Industry 4.0 topagunea bereziki diseinatuta dago ezagutzak partekatzeko, beraz, egitaraura bildutako ekitaldi guztietan sustatuko dira elkarrizketa, iritzi trukea, entzute aktiboa, enpresa arteko lankidetza eta networking-a.

 

Hona hemen Basque Industry 4.0 ekitaldiak eskaintzen duena:

  • Euskadiko industriako aditu garrantzitsu zenbaiten ikuspegia.
  • Teknologien etorkizuneko joerak eta aurreikuspenak.
  • Industria aplikatu duten kasuak automozio, aeronautika, makina-erreminta eta energia sektoreetan.
  • Industriarako konponbide teknologikoak: Cloud Computing-a, Robotika kolaboratiboa, Sistema ziber-fisikoak (CPS), Errealitate Birtuala eta Handitua, Ziber-segurtasun industriala, Sentsorika, Gizon–Makina interfaze aurreratuak, Datu industrialen analitika (Big Data), Fabrikazio gehigarria.
  • BIND 4.0 programako industria eta startupen arteko lankidetza-proiektuen aurrerapenei buruzko aurkezpenak.
  • Esperimentazioko tailer praktikoak, enpresetan erabiltzen diren gamifikazio teknologiak aplikatuz.
  • Erakusketa-gune bat 4.0 Industriarako konponbideak eskaintzen dituzten euskal enpresentzat.
  • Eta toki egoki bat 2017ko Networking 4.0 saio handiena egiteko.

 

“Industria 4.0 terminoak 4. iraultza industriala adierazten du. Antolakuntza eta kontrol maila berri bat, arlo guztietara hedatzen dena: eskaeretatik hasi eta produkziora, entregara, euskarrira, mantenimendura eta azken birziklapenera”. 4. iraultza industrialaren oinarria da informazioa modu adimentsuan atzematea eta lantzea denbora errealean balio-katea osoan eta produktuen eta produkzio-sistemen bizi-ziklo osoan, horrela erantzuteko bezeroen pertsonalizazio eskaera gero eta handiagoari.

 

“Basque Industry 4.0. The Meeting point 2017” prozesu industrialak optimizatzeko balio duten EIKT tresnetan zentratutako ekitaldi bat da. Diseinurako, garapenerako, produkziorako, logistikarako eta fabrikazioaren kudeaketa integraturako tresna adimendunak. Ekitaldia hiru aldiz egin da orain arte, eta dagoeneko topagune sendo bihurtu da, goraka ari delarik bere zifra guztietan.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow