Conatec bere produktuen urrutiko konexioa bukatzen ari da

22 urtarrila, 2018
Conatec bere produktuen urrutiko konexioa bukatzen ari da

Euskal enpresa, ekipo elektronikoetan eta tenperatura kaptadoreen diseinu eta fabrikazioan espezializatuta dago

 

Conatec konpainia gipuzkoarrak, 4.0 industriaren kontzeptuak bere eskaintzan aplikatzeko ibilbidean aurrera egiten jarraitu gura du eta fabrikatzen dituen ekipo elektronikoetan urrutiko konektibitate sistemak txertatzeko asmoz, I+G+b programa batean murgilduta dabil momentu honetan.

 

IK4-IKERLAN zentro teknologikoarekin batera, enpresak, planaren lehen fasea urtarrila hilabete honetan bertan osotuko du, hardware-aren eratze eta ekipoetako funtzionamendu datuak bilduko dituzten produktuen familien hautaketarekin.

 

Urrutiko konektibitatearen lehen prototipoen diseinu eta fabrikazioaren eskutik datozen sei hilabeteetan luzatuko den proiektua, bezero nagusienetariko baten beharrei erantzuna ematera bideratuta dago, baina enpresak, bereganatutako know how-a jardueraren beste segmentuetara zabaltzea espero du.

Iturria: Empresa XXI

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow