4.0 industriaren bost kasu arrakastatsu logistika sektorean

1 uztaila, 2016
SPRI Taldeko Berrikuntza eta Teknologiako zuzendari Aitor Cobanera, ihardunaldian.

Mugikortasun eta Logistika klusterrak antolatutako jardunaldi batek ezagutzera eman ditu digitalizazioaren aplikazioko aurrerapenak sektore horretan.

Tamaina handiko piezak manipulatzeko garabiak ordezkatu dituzten aplikazio robotiko kabledunak, biltegien urruneko kontrola, hornikuntza-kate osoko datu ereduak, stock-ak minimora txikitzeko sistemak, eta garraio-kamioi baten ibilbidea xehetasun osoz monitorizatzen duten ereduak.

SPRI Taldeko Berrikuntza eta Teknologiako zuzendari Aitor Cobanerak esan duenez, 4.0 industriak “bezeroa jartzen du erdigunean, eta hornikuntza-kateek malguago izan behar dute bezeroaren pertsonalizazio handiago horri erantzuteko”.

 

Euskadiko Mugikortasun eta Logistika klusterrak antolatutako jardunaldi batek erakutsi ditu 4.0 industriaren aplikazioak logistika sektorean egin dituen aurrerapenak. Ekitaldian partaide izan da SPRI Taldea (Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren menpeko enpresen garapenerako euskal agentzia), eta bertan bost kasu arrakastatsu eman dira ezagutzera. Tamaina handiko piezak manipulatzeko garabiak ordezkatu dituzten aplikazio robotiko kabledunak, biltegien urruneko kontrola, hornikuntza-kate osoko datu ereduak, stock-ak minimora txikitzeko sistemak, eta kamioi baten ibilbidea xehetasun osoz monitorizatzen duten ereduak.

 

Miguel Ángel Larrinagak, Deusto Business School zentroko irakasleak, eman dio hasiera jardunaldiari,  eta esan du digitalizazioa “negozioak hobeto kudeatzeko tresna bat” dela, eta 4.0 industriak “ospe onaren adierazlea” txertatu duela logistikaren sektorean. SPRI Taldeko Berrikuntza eta Teknologiako zuzendari Aitor Cobanerak esan duenez, 4.0 industriak “bezeroa jartzen du erdigunean, eta hornikuntza-kateek malguago izan behar dute bezeroaren pertsonalizazio handiago horri erantzuteko”.

 

Tecnaliak bere proiektua azaldu du: pieza txikiak manipulatzeko robot bat

Jon Agirrek, Tecnaliako fabrikazio eta robotikako programa estrategikoen arduradunak, bere proiektua azaldu du: pieza txikiak manipulatzeko robot bat, “enpresa amerikar batek merkaturatua, oso azkarra dena, eta oso ongi egokitzen dena paketeak egiteko operazio konplexuetara nahiz produktuz aldatzen duten enpresetara”. Orobat erakutsi du pieza handiak manipulatzeko beste sistema bat. Pertsonek edo garabiek mugitutako plataformak erabili beharrean, kable bidez dabiltzan poleen aplikazio robotiko bat daukate (futbol zelaien aireko bistak ematen dituzten kameren antzekoa). “Montpellier-eko instalazioetan daukagun prototipo bat da”.

 

Josu Bilbaok, IK4-Ikerlan zentroko arduradunak, biltegiak urrunetik kontrolatzeko beren proiektua azaldu du, posible egiten duena akats fisikoak aztertzea eta alertak bistaratzea. Ulma enpresan aplikatu dute, eta “orain, enpresa horrek bere biltegi guztiei buruzko informazioa dauka lainoko kontrol sistema baten bidez”.

 

Mondragon Unibersitateko irakasle Aitor Lizarraldek Demand Driven MRP sistema aurkeztu du, hots, erosketak eta produkzioa eskaera errealari egokitzeko sistema bat. Hiru enpresaren kasuak azaldu ditu, esanez milaka pieza ekoizten dituztela egunero eta %35eraino murriztu dituztela beren stock-ak.

 

Jon Murciak, Artia Analytics aholkularitzako bazkideak, Fagor enpresan aplikatu duten Flotanet proiektua izan du hizpide. Hornikuntza-kate osoa barne hartzen duen datu-eredu bat da, hasi hornitzaileetatik eta garraio enpresetara, zamalariengana, gidariengana… “Kostuak gutxitzen ditu eta balio-kate osoa elkartzen du”.

 

Iñaki Iguaranek, Tom Tom Telematics enpresako kideak, Transportes Vicuña konpainian ezarri duten proiektua azaldu du: kamioiei konektatutako plataforma bat da, uneoro jakiteko “non dauden, zenbat kilometro egin dituzten, zeintzuk diren saihestu beharreko gune arriskutsuak, eta horren guztiaren eragina. Orobat ikusarazten ditu gehiegizko abiadurak, gidakera bortitzak, erregai kontsumoa, edo aholkatzen du nola joan itopuntuan. Aukera ematen du gidatzeko modua xeheki ebaluatzeko eta enpresarentzako txostenak egiteko, datu objektiboetan oinarrituta”.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow