Master- eta doktoretza-ikasleentzako deialdiak zabaldu ditu CIC nanoGUNEk  

26 uztaila, 2016
CIC Nanoguneren irudia.

Lau beka eskaintzen ditu 10 ikerketa-taldeetako batean master-proiektua egin nahi duten ikasleentzat. Aukeratutako ikasleek zentroko ikerketa-lerroetan espezializatzeko aukera izango dute

 

Donostia, 2016ko uztailaren 22a. CIC nanoGUNEk master- eta doktoretza-ikasleak hautatzeko deialdiak zabaldu ditu, zentroko 10 ikerketa-taldeetako batean beren proiektua egin dezaten. Nanozientziaren eta nanoteknologiaren alorreko hainbat arlotan espezializatzeko aukera izango dute ikasleek, hala nola nanooptikan, nanomaterialen alorrean zein aplikazio biomedikoetara bideratutako nanoingeniaritzan.

 

Horretarako, fisika, kimika, biologia, materialen zientzia eta nanoteknologiako ikasleentzako lau beka eskaintzen ditu nanozientziako ikerketa-zentro kooperatiboak, ikerketa-zentroko taldeetan proiektua egiteko aukeratzen diren ikasleei zuzenduta. Ikasleek master ofizial batean izena emanda egon behar dute, eta irailaren 11 baino lehen bidali behar dute beren hautagaitza nanoGUNEra.

Horrez gain, zentroko ikerketa-arloekin lotutako unibertsitate-titulua duten ikasleek ere badute aukera nanoGUNEko ikerketa-taldeetan doktore-tesia egiteko. Nanoguneren webgunean dago master- eta doktoretza-ikasleentzako deialdiei buruzko informazio guztia.

 

CIC nanoGUNE

Donostiako nanoGUNE Ikerketa Zentro Kooperatiboa xede honekin sortu zen: nanozientziaren eta nanoteknologiaren alorrean bikaintasuneko ikerketa egitea, Euskal Herriaren hazkuntza ekonomikoa eta lehiakortasuna areagotzeko.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow