Blockchain teknologia onura soziala sortzeko

10 urtarrila, 2018
logo horizon prize

 

Horizon Prize sariketak teknologia horretan oinarritutako konponbide berritzaileak sarituko ditu

Orain arte Blockchain teknologia batik bat ezagutu dugu Bitcoin kripto-txanponean zuen aplikazioagatik, baina teknologia horrek badu potentziala beste esparru asko eraldatzeko. Kontabilitate banatuko teknologiak (DLT dira ingelesezko siglak) aukera ematen du datuak partekatu, biltegiratu eta ziurtatzeko bitartekari zentralizaturik gabe eta sare banatu baten bidez, eta horrek aukera berriak dakartza gardentasun, pribatutasun eta hiritarren parte-hartze esparruetan.

 

Europako Batzordeak sortu duen Horizon Sariak aitortza egiten die onura sozial bat lortzeko Blockchain teknologia darabilten konponbide berritzaileei. Milioi bana euroko bost sari banatuko dira gizartean inpaktu positiboa eragiteko gai diren proiektuen artean. Deialdiaren helburua da horrelako teknologien erabilera bultzatzea finantza hutsezko esparruetatik harago, diziplina anitzeko ikuspegiak sustatuz. Hona hemen DLT helburu sozialekin aplikatzen duten adibide batzuk: produkzio prozesuetako trazagarritasuna (ingurumena errespetatzen duten baldintza etikoak bermatzeko), gardentasuna eta kontuak jendaurrean azaltzea, boto elektronikoa hiritarren parte-hartze prozesuetan edota txanpon sozialak, besteak beste.

 

Sariketa profil oso desberdinei zuzenduta dago: ekintzaileei, antolakunde zibilei, ikerketa zentroei, industria sortzaileei, hackerrei eta baita ere startupei. Bost sariak ematean irizpide nagusitzat hartuko dira proiektuaren inpaktu sozial positibo eta neurgarria, zenbateraino hobetzen dituen gardentasuna edo pribatutasuna, usagarritasuna eta eskala handiko bideragarritasuna. Proiektuak inskribatzeko epea zabalik egongo da datorren urteko ekainaren 25era arte, eta epaimahaiak 2020an jakinaraziko du epaia.

 

Blockchain Horizon Prize

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow