Lurmetrika startupak Big Data-ren analitika aurreratua aplikatzen du turismoaren sektoreko enpresei laguntzeko

20 abendua, 2017

Enpresa bizkaitarrak, analitika aurreratuko eta adimen artifizialeko erremintak darabiltza sektoreko enpresek euren etekina optimizatu dezaten laguntzeko asmoz

 

Zerbitzu-enpresen lehiakortasuna bultzatze aldera, Lurmetrika startup bizkaitarra 2016an, sektore honetarako bereziki garatutako analitika aurreratuko eta adimen artifizialeko soluzioak eskaintzen hasi zen.

 

Lurmetrikako fundatzaile-kide Zaloa Lavillak azaltzen duen bezala, eredu prediktiboen bitartez, sektoreko konpainiei, helmuga batek edo ostatu turistiko batek nola eboluzionatzen duen ulertzeko lagunduko duten adierazle adimendun sorta bat sortzeko asmoz, datu-base batean biltegiratzen dituen online dauden bidai agentzietako informazio kopuru handiak biltzean berezitu da enpresa.

 

“Informazio hau agirietan entrega dezakegu, baina, plataforma bat ere badugu, non, marketing ekintza zehatz bat egin edo bere hotelariei begira, politika berri bat diseinatu gura duen arabera, bezero bakoitzak beren interesen araberako informazioa kontsulta dezakeen”, gaineratu du Lavillak.

 

Bilbon egoitza duen enpresak darabiltzan datuen analitika aurreratuaren erremintak, helmugarako kudeaketa organizazioei eta bidai agentziei bereziki zuzenduta daude.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow