“Basque Industry 4.0. The Meeting Point” azaroaren 26an, Bilboko Euskalduna Jauregian

6 abuztua, 2018
Basque Industry 2017

 

Euskadin 4.0 Industriaren arloan erreferentziazkoa den ekitaldi horrek bere 5. edizioa beteko du.

 

“Basque Industry 4.0” Ekonomi Garapen eta Lehiakortasun Sailak SPRI Taldearen bitartez antolatzen duen ekitaldi bat da, eta 4. iraultza industrialean funtsezkoak diren enpresa, kluster, teknologia-zentro eta unibertsitateen eskutik garatzen da.

 

Kongresuan osoko bilkurak eta aldibereko saioak egingo dira, erakusketa-gune zabal bat egongo da 4.0 teknologiak eskaintzen dituzten enpresentzat, beste gune bat tailerrentzat, 4.0 industriarako konponbideen “gamifikazioarekin” esperimentatzeko txoko bat eta gune berezi bat Bind 4.0 startup-azeleragailuarentzat.

 

Izena emateko epea zabalik dago https://eventos.spri.eus/basque-industry-the-meeting-point-2018/ webgunean

 

Bilboko Euskalduna Jauregiak “Basque Industry 4.0. The Meeting Point” ekitaldia ostatatuko du datorren azaroaren 26an. Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen eta Lehiakortasun Sailak SPRIren bitartez antolatzen duen jardunaldi horrek, 4.0 Industriako erreferente denak Euskadin, bere bosgarren edizioa beteko du aurten. Jardunaldi horretara bildutako enpresek, klusterrek, teknologia-zentroek eta unibertsitateek 4. iraultza industrialari buruz eztabaidatuko dute eta, gainera, sustapen-lana egingo da informazio teknologia berriak produkzio prozesuetan txertatzeko.

 

Parte-hartzea hazi egin delarik ediziorik edizio, urteroko hitzordu hau topagune bihurtu da bertara biltzen diren iraultza industrial berriaren protagonista guztientzat, gainera, aukera ematen zaio Euskadiri erreferentziazko eskualde bezala finkatzeko mundu mailan, teknologia berriek fabrikazio-prozesuetarako dituzten potentzialtasunak aprobetxatzeari dagokionean.

 

Digitalizazioranzko lasterketaren buruan dauden Euskadiko enpresa industrialek 4. iraultza industrialari buruzko gakoak azalduko dizkigute “Basque Industry 4.0. The Meeting Point 2018” ekitaldian. Jardunaldian eskaintza zabala dago: lehen mailako hitzaldiak, kasuen aurkezpenak, tailerrak, elkarrizketak, mahai-inguruak, erakusketa eta demostrazio-gunea.

 

Kongresuan osoko bilkurak eta aldi bereko saioak egingo dira, erakusketa-gune zabal bat egongo da 4.0 teknologiak eskaintzen dituzten enpresentzat, beste gune bat tailerrentzat, 4.0 industriarako konponbideen “gamifikazioarekin” esperimentatzeko txoko bat eta networking-gune bat.

 

Hitzaldien bidez, bertaratuek hurbiletik jarraituko dituzte 4.0 estrategiaren aurrerapenak, bai eta martxan jarritako ekintza garrantzitsuenak eta orain arte eskuratutako emaitzak. Bestalde, Basque Industry 4.0 topaguneak formula onenak bilatu nahi ditu ezagutzak partekatzeko, beraz, egitaraura bildutako ekitaldi guztietan sustatuko dira elkarrizketa, iritzi trukea, entzute aktiboa, enpresa arteko lankidetza eta networking-a.

 

Hitzaldi programa

Ekitaldirako ia lau hilabete falta direnean, nazioarteko hainbat aditu garrantzitsuk dagoeneko baieztatu dute parte hartuko dutela “Basque Industry 4.0” jardunaldian, non aztergai izango baitituzte 4.0 teknologien arloko joerak eta etorkizuneko aurreikuspenak.

Era berean, gure inguruko enpresariek hizpide hartuko dituzte 4.0 Industria funtsezko 8 sektore hauetan aplikatu duten enpresen kasuak:
Automozioa, Aeronautika, Makina-erreminta, Energia, EIKTak eta zerbitzu aurreratuak, Elikadura, Mugikortasuna eta Logistika, Eraikuntza.

 

Bestalde, Euskalduna Jauregian 12 aurkezpen egingo dira 4.0 Industriarako 12 konponbide teknologikori eta produktu, zerbitzu edo prozesu industrialetan duten aplikazio industrialari buruz. Hartara, hizpide hartuko dira Cloud Computing-a, Robotika kolaboratiboa, Sistema ziber-fisikoak (CPS), Errealitate Birtuala eta Areagotua, Ziber-segurtasun industriala, Sentsorika, Gizon–Makina interfaze aurreratuak, Datu industrialen analitika (Big Data), Fabrikazio gehigarria.

 

Ekintzailetza teknologikoak ere izango du bere txokoa “Basque Industry 4.0” ekitaldian, zeren hainbat aurkezpenen bidez azalduko baita nolako aurrerapenak lortu dituzten BIND 4.0 programako industriek eta startupek elkarlanean garatutako proiektuetan.

Hitzaldien atala osatzeko, Europar Batasuneko ordezkariek Digitising Europe ekimena aurkeztuko dute, EBk teknologia digitalen arloan duen lehiakortasuna indartzeko proiektua. Horrez gain, Basque Digital Innovation HUB tresna darabilten proiektu eta kasu industrialak ere aurkeztuko dira.

 

4.0 Industriarako Gamifikazio Teknologiei buruzko tailer praktikoak.

GAIA Elkarteak tailer praktikoak eskainiko ditu osoko bilkurak egiten diren bitartean. Tailer horietan hizpide hartuko da nolako gaitasuna duten gamifikazio teknologiek (Errealitate Birtuala, Errealitate Areagotua, Simulazioa…) industria baten fase desberdinetan.

Tailerretako leku kopurua mugatua da, eta parte-hartzaileek aukera izango dute esperimentatzeko hainbat enpresatan erabiltzen diren aplikazioekin eta aztertzeko nolako erabilpenak izan ditzaketen gamifikazio teknologiek euren antolakundeetan.

 

Brokerage Bind 4.0. “Erakusketarako eta aurrez aurreko topaketetarako gunea”

BIND 4.0 programaren 2018ko edizioan parte hartu duten industria eta startupek aurrez aurreko topaketak egingo dituzte ezagutzak trukatzeko, eta espazio horretako startup parte-hartzaileak ere prest egongo dira euren produktua ezagutzera emateko.

 

Erakusketa. 4.0 eskaintza teknologikoa. Stand-gunea

4.0 industriarako konponbideak eskaintzen dituzten euskal enpresek espazio bat izango dute bertaratuei beren teknologia eta zerbitzu eskaintza aurkezteko.

Iazko edizioan 40tik gora enpresak parte hartu zuten stand-gunean eta ekitaldia nazioarteko erreferente bihurtu zen kontaktuak egiteko, enpresa arteko lankidetza sustatzeko eta negozio-akordioak ixteko. Aurtengo azaroko edizioan handitu egingo da bileretarako Business Corner 4.0 txokoa, erakusketa-gunean dagoena. Erakusleek Business Corner txokoa balia dezakete lan-bilerak egiteko kongresuko parte-hartzaileekin.

 

BI4.0 argazki lehiaketa. “BI 4.0 argazkia”

Aurtengo berritasuna da “Basque Industry 4.0” ekitaldiaren antolatzaileek lehenengo BI 4.0 argazki-lehiaketan parte hartzera gonbidatzen gaituztela. Gaiak izango dira “Euskadiko paisaia industriala” eta “Teknologia eta Industria”.  Argazki guztiak erakusketa-gunean jarriko dira ikusgai azaroaren 26an, eta kongresuan zehar jakinaraziko dira sarituak. Argazkiak urriaren 16ko eguerdiko ordu bata baino lehen entregatuko dira.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow