Badator Euskadira Europako Eiros proiektua

21 iraila, 2016
nanobasque proyecto Eiros

IK4 Tekniker teknologi zentroak Eiros ekimenaren bilera bat ostatatuko du, higadura eta izotza jasan dezaketen material berriak garatzeko sektore eolikorako, aeronautikarako eta automobilgintzarako.

 

IK4-Tekniker teknologi zentroak Europako Eiros proiektuan parte hartzen du Horizon 2020 programaren barruan, hots, ikerketa, berrikuntza eta lehiakortasuna bultzatzeko munduko inbertsio programa publiko handienaren barruan. Europako Batzordeak 80.000 milioi euro ditu programa hori  2014-2020. epean gauzatzeko. Diru hori berrikuntza prozesuetako etapa guztietarako finantzaketa emateko erabiliko da, hasi oinarrizko ikerketatik eta produktua merkaturatu arte.

 

Eiros ekimenak material berriak, beren burua konpontzen dutenak, higadura ongi jasaten dutenak eta izozten ez direnak bilatzen ditu sektore eolikorako, aeronautikarako eta automobilgintzarako.

 

2016ko martxoan hasi zen proiektu horrek bilera bat antolatu du irailaren 21 eta 22rako teknologi zentroaren instalazioetan, orain arte eginiko ikerketak bateratzeko eta hurrengo urratsak zehazteko.

 

Proiektuan parte hartzen dute euskal teknologi zentroak eta goian esandako sektoreetako enpresa garrantzitsu zenbaitek, eta bere bitartez ikertzen da nolakoa den nanokapsulen eta nanopartikulen garapena eta beren funtzionalizazioa izotzaren eta higaduraren aurkako aplikazioetarako nahiz beren burua konpontzeko gaitasuna duten aplikazioetarako, prozesuaren modelizazioa eta erretxinak isurtzeko prozesuen optimizazioa, bai eta garatutako materialen azalera nahiz egituren ezaugarriak, sintesi prozesuaren eskalatzea, eta kapsulak eta nano-partikulen funtzionalizazioa. Hori guztia aero-sorgailuen paletan, tanke kriogenikoetan eta automobilgintzako osagaietan aplikatuko da gero.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow