Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 13 Marzo, 2018 Digitalizazioa Invest in Basque Country Industria adimenduna Invest in Basque Country Smart Industry Programa

Austriako 11 enpresaz eta erakundez osatutako ordezkaritza bat bisitan izan da Euskadin 4.0 Industriako puntako proiektuak ezagutzeko

SPRI Taldeak antolatutako misio horretan bertatik bertara erakutsi zaie bisitariei nola funtzionatzen duten Euskadiko Teknologi Parkeen Sareak, Aeronautikako Fabrikazio Aurreratuko Zentroak edota Zornotzako Automotive Intelligence Center-ek (AIC).

SPRI Taldeak antolatutako misio horretan bertatik bertara erakutsi zaie bisitariei nola funtzionatzen duten Euskadiko Teknologi Parkeen Sareak, Aeronautikako Fabrikazio Aurreratuko Zentroak edota Zornotzako Automotive Intelligence Center-ek (AIC).

 

Austriako 11 enpresaz eta erakundez osatutako ordezkaritza bat bisitan izan da Euskadin, 4.0 Industriako puntako proiektu berritzaileak ezagutzeko. SPRI Taldeak (enpresen garapenerako euskal agentziak) antolatutako lan programaren bidez ikusi dute nola funtzionatzen duten Euskadiko Teknologi Parkeen Sareak, Aeronautikako Fabrikazio Aurreratuko Zentroak edota Zornotzako Automotive Intelligence Center-ek (AIC).

 

Joan den asteko misio horretan parte hartu dute Austriako Add7 Gmbh eta Alicona Imaging Gmbh enpresek eta erakunde eta unibertsitate hauek: AIT (Austrian Institute of Technology), CAMPUS 02 (University of Applied Sciences), FHOÖ (Center of Excellence for Smart Production), FHOÖ (University of Applied Sciences Upper Austr), FH Technikum Wien (University of Applied Sciences), TU Graz (Graz University of Technology), JOANNEUM RESEARCH (Robotics) eta Mechatronics Cluster (Business Upper Austria).

 

Austriako ordezkariek zuzenean ezagutu dituzte SPRI Taldeko arduradunek kudeatzen dituzten eta atzerriko inbertsioak erakartzea helburu duten Euskadi Invest in the Basque Industry eta Basque Industry 4.0 estrategien ildoak. Ordezkaritza Zamudion izan da Euskadiko Teknologi Parkeen Sareari buruzko informazioa jasotzeko eta orobat bisitatu ditu Aeronautikako Fabrikazio Aurreratuko Zentroa eta Tecnalia. Enpresa eta erakundeak baita ere izan dira Zornotzako Automotive Intelligence Center-en (AIC).

 

Bukatzeko, misioaren azken egunean bisitatu dituzte Mondragon Taldearen egoitza, Mondragon Unibertsitatea, IK4-Ideko eta Ik4-Tekniker teknologi zentroak eta sektore eolikoko fabrikazio aurreratuko zentroa.

 

 

 

Lotutako albisteak

23 apirila, 2024 Digitalizazioa
SPRIk Hannover Messe 2024 azokan dauden Euskadiko enpresei lagunduko die
Irakurri gehiago
18 apirila, 2024 Digitalizazioa
Hobycasa, aurrez fabrikatutako egurrezko etxeen arloan liderra den Gasteizko enpresa
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Digitalizazioa
Lau ekintzailek plataforma bat sortu dute 4.0. Industriako proiektuak online kudeatzeko
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Digitalizazioa
ScrapAdek hondakinen salerosketa-prozesua errazten die mundu osoko enpresei
Irakurri gehiago
5 apirila, 2024 Digitalizazioa
Zure enpresa industria adimendun bilakatzen laguntzen dizu Smart Industry programak
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak