ARM Robotics, prestakuntzaren alde

15 urtarrila, 2018
Esparruak 200 metro koadroko azalera eskainiko du

Enpresa bizkaitarrak robotika eta automatizazioaren arloko prestakuntzan espezializatuta dagoen zentro bat abiarazi du

 

Industria arloko automatizazioan aurrera egiten jarraitzeko asmoz, ARM Robotics konpainia bizkaitarrak industriako robotika eta automatizazioaren arloko prestakuntzan espezializatutako institutu berri bat jarriko du abian urtarrilean.

 

ARM Robotics Institute deritzon esparruak 200 metro koadroko azalera eskainiko du tamaina txikiko taldeen neurrira egindako irakaskuntzarako, eta aurten, konpainiaren bezero diren enpresetako beharginei zuzendutako zazpi ikastaro antolatuko ditu. Además, el centro servirá para la capacitación de unos 200 estudiantes universitarios y de escuelas de Formación Profesional.

 

Irakaskuntza-zentro hau abian jartzearen arrazoia konpainiak azken urteotan % 30 inguruko hazkundeen bitartez izandako bilakaerarekin lotuta dago.

 

Bartzelonan ordezkaritza bat duen enpresa honek industria arloko robotika-zerbitzu integralak eskaintzen ditu, eta bere negozio-esparru nagusia automobilgintzarekin eta aeronautikarekin lotuta dago, elikagaigintza eta makina-erreminta bezalako esparruetan ere lan egiten duelarik.

 

Iturria: Empresa XXI

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow