4.0 profesionalak industria digitalarentzat

4 uztaila, 2018
Sortutako programa berriak unibertsitate master batean eta espezialista bi titulutan oinarritzen dira

Tecnalia, UPV/EHU eta MEI-arekin kolaboratzen ari da, 4.0 Industriaren paradigma berriaren beharrei erantzuteko gai diren profesionalak hezituko dituzten titulazio berriak sortzeko asmoz

Inguru produktiboen digitalizazioak profil profesional berrien eskaera dakar, fabrikazio industrialaren prozesuen funtzionamenduari buruzko ezagutzak izateaz gain, makinetako datu kopuru handiak aztertu eta interpretatzeko gai diren profesionalak, alegia.

Testuinguru honi erantzuna emate aldera, Tecnalia korporazio teknologikoak Makina Erremintaren Institutuarekin (MEI) eta UPV/EHU-rekin kolaboratu du, 4.0 Industriak behar dituzten profesionalak hezitzera bideratutako graduondoko hiru programa diseinatzen.

Programa hezitzaile berri hauek Digital Manufacturing Unibertsitate Master batean eta espezialista bi titulutan oinarritzen dira, bata 4.0 Industriarentzako datuen analitika prediktiboaren proiektuetan eta bigarrena, Fabrikazio Aditiboan.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow