4.0 Industriaren aldeko apustua, giltzarrizkoa euskal sektorearen lehiakortasuna bultzatzeko

20 November, 2017
Alexander Arriola, SPRIko Zuzendari Nagusia

Industriaren digitalizazioa, fabrikazio aurreratua eta garapen teknologikoa, Eusko Jaurlaritzaren lehentasunen artean

 

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak, SPRIren bitartez, fabrikazio aurreratuaren eta industria sektorearen digitalizazioaren aldeko apustuari eutsi dio azken urteotan, euskal enpresen lehiakortasuna bultzatzeko giltzarrizko tresnak diren heinean.

Eusko Jaurlaritzak 4.0 Industriaren alde hartu duen konpromisoa, Euskadin digitalizazioa bultzatu eta gaitasun teknologikoak sustatzea xede duen RIS3 Espezializazio Adimendunaren Estrategiari atxikitako Basque Industry 4.0 delako estrategian zehaztuta dago. “Ekimen honek, teknologiaren laguntzaz, balio erantsia emango die gure enpresen produktu eta zerbitzuei mundu globalean lehiatzeko gauza izan daitezen”, ziurtatu du Alexander Arriola SPRIren Zuzendari Nagusiak.

Horren harira, asteazken honetan Donostiako Kursaalen egingo den Basque Industry 4.0 topaketaren laugarren edizioan, 4.0 teknologien arloan gauzatutako azken aurrerapenak aztertu eta Euskadin Basque Industry 4.0 Estrategiaren barruan lortutako emaitzak eta ekimenak aurkeztuko dira; hauen artean, Basque Cybersecurity Centre (BCSC) eta Basque Digital Innovation HUB deritzona.

Prestakuntza, ekintzailetza eta zibersegurtasunaren arloko I+G jardueren garapena dira Basque Cybersecurity Centre deritzonaren eginkizun nagusiak, enpresei eta azpiegitura kritiko berriei laguntza teknikoa eskaintzeaz gain. Arriolaren esanetan, “Euskadi zibersegurtasunaren arloko berrikuntza-polo garrantzitsua bihurtzea da zentro honen xedea”.

Bestalde, Basque Digital Innovation HUB ekimena aktibo fisiko nahiz birtualen sare konektatua da, Eusko Jaurlaritzak euskal industria-enpresen eskura jarri duena, enpresa txiki eta ertainei arreta berezia eginez, teknologia digitaletarako sarbidea erraztu, digitalizazioaren arloko gaitasun teknologikoak garatu eta 4.0 Industriaren erronkei aurre egiteko.

I+G arloko proiektuen garapena, produktu eta zerbitzuen saiakuntza eta prestakuntza dira HUBaren eginkizun nagusietako batzuk. Era berean, sare honek hainbat instalazio pilotu jarriko ditu enpresen eskura. “Basque Digital Innovation HUB nazioarteko bokazioaz sortu da, etorkizunean ezaugarri bertsuak dituzten Europa mailako beste proiektu batzuekin bat egiteko asmoz”, azaldu du Alexander Arriolak.

Alexander Arriola, SPRIko Zuzendari Nagusia

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow