4.0 industriako soluzioak HUAetako kudeaketa energetikoa optimizatze aldera

6 ekaina, 2018
Airetik hartutako hondakin uren araztegi baten argazkia

Eusko Jaurlaritzaren Hazitek Programan kokatutako EDAR 4.0 proiektuak Hondakin Uren Araztegietako kudeaketa hobetu gura du horretarako teknologia digitalak erabiliz

Hondakin Uren Araztegietako (HUA) kudeaketaz arduratzen diren enpresek egun, datu andana biltzeko aukera ematen dioten mekanismoak dituzte, baina datuok analizatzeko eta araztegietako kudeaketa eta mantentze lanen optimizatze prozesuan informazio hori erabili ahal izateko beharrezko gaitasun eta erremintarik ez dute.

Testuinguru honetan, Giroa Veolia konpainiak zuzendutako eta Eusko Jaurlaritzak enpresa I+Ga babesteko Hazitek Programaren markoan garatutako EDAR 4.0 proiektuak, HUAetako kudeaketa energetikoa optimizatzeko asmoa du, horretarako adimen artifiziala, Big Data edo Cloud-a bezalako teknologia digitalak erabiliz, araztegi hauetako bilketa sistemek bildutako datuak analizatu eta interpretatzeko.

2016an hasi eta 2018ko abenduan bukatuko den EDAR 4.0 proiektua, aurretiazko prototipoen garapen fasean aurkitzen da egun. Ekimenean garatutako soluzio teknologikoak Epeleko (Arrasate) eta Kartusiako (Zaragoza) HUAetan baliozkotuko dira.

Iturria: Ecoticias.com

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow