Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Elkarrizketak 20 apirila, 2018 Azpiegiturak Sprilur

Txaber Ouro: “Hondakin industrialak berrerabili behar ditugu aberastasuna sortuko badugu”

Garai berriak dira Sprilur-en eta datozen urteak dinamikoagoak izango dira inbertsio aldetik

Garai berriak dira Sprilur-en eta datozen urteak dinamikoagoak izango dira inbertsio aldetik. Noticias Taldearentzako elkarrizketa batean, Sprilur-eko zuzendariak, Txaber Ourok, gako batzuk ematen dizkigu etorkizun hurbilari buruz.

Ourok uste du erakunde arteko itun handi bat behar dela indar berria emateko Euskadiko lurzoru industrialaren eskaintzari eta bertan behera geratu diren instalazioen birziklapenari.

 

Sprilur bere izaera inbertitzailea berreskuratzen ari da krisialdiaren ostean.

Sprilur-en portaera antizikliko bat genuen. Krisi garaietan, lurzoru industrialeko eskaria jaisten zenean, geure burua sendotzen genuen ziklo aldaketa zetorrenean nahikoa eskaintza izateko.

Baina azken krisialdiaren astindua hain gogorra izan da, non ez baitugu izan aukerarik horrela jokatzeko. Gidalerro bat nagusitu zen, zeinak eraman gintuen azpiegitura berririk ia batere ez egitera, pentsatuz eta, baliabide publikoak murrizteaz gain, enpresen itxierak lurzorua liberatuko zuela. Etenda geratu zen azpiegitura berriak egiteko bultzada, jakin arte non aurkituko ginen denok krisialdia bukatzen zenean. Gero, zikloa aldatzen denean ez zaude hain prestatuta.

 

Aukeren Mapa Sprilur-en jarduera suspertzeko dinamikan txertatzen al da?

Dinamika horri erantzuten dio, eta gainera gero eta joera handiago dago lurzoru berririk ez artifizialtzeko, eta horregatik komeni zaigu ahalik eta aukera gehienak identifikatzea lurzorua zaharberritzeko. Alegia, lehendik erabilitako lurzoruak eta zaharberritu gabe daudenak. Besteak beste, horrela jokatzea erantzukizun sozialeko ardura bat ere badelako.

 

Zein zentzutan?

Eraikin industrial asko ditugu erortzeko zorian daudenak, eta ezin dugu halakorik onartu. Ezin dugu onartu hondakin horiek izatea, eta gero eta gogorrago saiatzen ari gara arazo hori konpontzen. Indarrak elkartu behar ditugu borroka horretan. Administrazio sektorialek zeresan handia daukate hor, zeren lur kutsatuak dira, edo errepideen ondoan kokatutako azpiegitura zaharrak, eta egungo legeriak ez du baimentzen orain egiterik orduan egin zena. Hainbat Administrazio sektorialen baimena lortu behar izaten da, eta hor erakundeen arteko adostasun handiagoa beharko genuke denok izan gaitezen sozialki arduratsuak eta gogotik heldu diezaiogun  lurzoruen berreskuratze lanari.

 

Zergatik ezin ditugu izan hondakin horiek?

Ardura eta aukera kontu bat da, ez dugulako izango aukerarik lurzoru gehiago artifizialtzeko. Gainera, gai horrek biziki kezkatzen gaitu, zeren aktibo industrial horiek ez badira berrerabiltzen aktibo industrial gisa, enpresa sektorerako azpiegituren stock-a eta eskaintza  gutxitzen  hasiko da, hutsa izateraino. Gurea herrialde industriala da, eta aberastasuna sortzen jarraitu nahi badugu, industriaren bitartez izan beharko da, eta horregatik ezin dugu utzi gai hori kolokan enpresa sektorearentzat.

Ahalegina egin behar dugu nahikoa lurzoru industrial egon dadin. Eta koordinazio industrialeko ahalegina gero eta handiagoa izan behar da, denon artean gauza izan gaitezen epeak azkartzeko eta, ahal den neurrian, kostuak murrizteko aukerako lurzoru horiek merkatura itzuli daitezen.

 

Zein dira igurikipenak?

Batez ere ikusten da dinamismo gehiago dagoela, eta horrek berekin dakar eskaera gehiago izatea, esleipen gehiago, kontratu gehiago, eta gainera ikusten ari gara epe laburrerako igurikipenak oso onak direla. Funtsean, erritmoa azkartu egin da. Esango nuke iazko urtea ona izan zela, ez naiz ausartzen esaten oso ona, baina batez ere baditugu arrazoiak baikorrak izateko.

 

Inbertsioa hazi egingo da?

Bai. Funtsean, 2018ko Aurrekontuen efektuari esker, dagoeneko baliabide gehiago ditugu. Eta itxaropena dugu 2019 eta 2020. urteetan pozen bat emango digutela. Horregatik beharrezkoa da identifikatuta izatea interesgarri gertatu dakizkigukeen aukerako zoruak eta buru belarri hastea azpiegitura horiek egiten. Datozen urteak funtsezkoak izango dira.

 

 

 

Lotutako albisteak

29 urtarrila, 2024 Azpiegiturak
Prosertek, itsasontzi bat atrakatuta geratzeko arriskua aurreikusteko Adimen Artifiziala
Irakurri gehiago
4 uztaila, 2023 Azpiegiturak
Lanik: “Gure negozioaren % 95 kanpotik dator dagoeneko”
Irakurri gehiago
27 ekaina, 2023 Azpiegiturak
Konponbide logistikoak nahierara
Irakurri gehiago
Antonio Igarza On tour up 27 otsaila, 2023 Azpiegiturak
Antonio Igarza: “Ekintzailetza Ironman-a egitea bezalakoa da”
Irakurri gehiago
9 Azaroa, 2021 Azpiegiturak
Aratubo enpresak “urte ona” izan du merkatura egokitzeko erakutsi duen gaitasunagatik
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak